213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2936/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita irailaren 30eko 2770/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen hartan onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaile izateko hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eta zehaztu zen oposizioko lehenengo proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

Javier Asensio Martínez de San Vicente jaunak izena eman zuen hautapen prozesuan, baina izena gaizki idatzita; hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat, bidezkoa da hura zuzentzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 2770/2019 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, gisa honetan:

–Honela dioen tokian:

“MARTÍNEZ DE SAN VICENTE JAVIER, ASENSIO”,

Honako hau behar du:

“ASENSIO MARTÍNEZ DE SAN VICENTE, JAVIER”

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913387