213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Elortzibar Servicios Deportivos SL enpresa publikoari egindako kudeaketa-esleipenean

Udalak, 2018ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, kudeaketa-esleipena egin zion Elortzibar Servicios Deportivos SL enpresa publikoari, eransten den osoko bilkuraren erabakiaren arabera (argitaratu zen 2018ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23koan).

Egiaztatu da, baliabide ekonomikoak baloratzean, ez zela kontuan izan ikastetxeko kirol instalazioetako garbiketako langileen subrogazioa, enpresa publikoko kudeatzailearen txostenaren arabera, zeina eransten baitzaio espediente honi.

Horregatik, beharrezkoa da aldatzea Noain Elortzibarko Udalaren ekarpena, hots, 62.835,00 euro, “Baliabide ekonomikoak”, hain zuzen ere aurrekontuko aldaketen 3. espedientean agertzen den kantitatea (gai-zerrenda honen 5. puntua), eta ekarpena 6.140,08 euro handituko da. Hala, denera 68.975,08 euro izanen dira 2019ko ekitaldirako.

Nolanahi ere, irudi du komeniko litzatekeela ezen, toki entitate honek egin beharreko ekarpenean kantitate aldaketak egin behar badira, baldin zergatia badira KPIaren handitzea, laneko hitzarmenak, etab, beharrezkoa ez izatea egitea esleipena aldatzeko espediente bat, urtero, bat etorriz “Baliabide ekonomikoak” apartatuko azken paragrafoan zehaztutakoarekin, zeina jaso baita esleipenean berean, Udalbatzak onesten badu eta bidezko jotzen.

Ikusirik aldeko irizpena eman duela Ogasuneko Batzordeak, eta alkateak bozkatzera eraman duela gaia, aho batez erabakitzen da (13 boto alde) onestea aldaketa egitea Elortzibar Servicios Deportivos SL enpresa publikoari egindako kudeaketa-esleipenean.

Orobat, aho batez erabakitzen da (13 boto alde) esleipenean honako paragrafo hau sartzea:

“Toki entitate honek egin beharreko ekarpenean kantitate aldaketak egin behar badira, baldin zergatia badira KPIaren handitzea, laneko hitzarmenak, etab, ez da beharrezkoa egitea esleipen hau aldatzeko espediente bat, urtero, bat etorriz ‘Baliabide ekonomikoak’ apartatuko azken paragrafoan zehaztutakoarekin, zeina jaso baita esleipenean berean”.

Bi aldaketak gehigarri gisa erantsiko zaizkio esleipenari.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1913063