209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea.
2019ko bigarren seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2019ko azaroaren 15ean amaituko dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2019ko bigarren seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako Pasabideen eta Bide Publikoaren Okupazioaren tasak eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2019. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixa Bank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa internet bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Landa- eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2019. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2019ko urriaren 3an.–Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaria, Nuria Larrayoz Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L1913166