209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko bigarren seihilekoa

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Lurraren gaineko kontribuzioaren 2019ko bigarren seihilekoaren kobrantza. Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, azaroaren 1etik abenduaren 1era, biak barne.

Ordainketak helbideraturik dituztenei, subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko zaie. Zergak helbideratu gabe dituztenek udalerriko edozein banku-entitatetan ordaindu beharko dute. Ordainagiriarekin udal bulegoetara joan beharko dute 10:30etik 14:00etara, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, borondatez ordaintzeko epea bukatu arte.

Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2019ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1913093