209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

12/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2019ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an, eman zen argitara 12. aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

6. kapitulua: 7.614,00 euro.

Gastuak, guztira: 7.614,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua: 7.614,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.614,00 euro.

Mendigorrian, 2019ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1912983