209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERAUL

Ordenantza, Eraulgo kontzeju-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Eraulgo Kontzejuak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Eraulgo kontzeju-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, “Eraulgo kontzeju-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza” behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lorkan, 2019ko irailaren 27an.–Kontzejuko burua, Irantzu Lizarraga López.

Iragarkiaren kodea: L1912853