209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Herri-lurzati baten desafektazioa erabilera lagatzeko, Eguarasko 2. poligonoko 156. lurzatia. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

1. Desafektazioa hasiera batean onestea, Eguarasko 2. poligonoko 156. lurzatiko 47 metro karraturen erabilera lagatzeko. Lurzatia Atezko Udalaren herri-lurren barnean dago, eta ehiztarien babeslekurako erabiliko da.

2. Erabileraren lagapena arautuko duten baldintzak onestea.

3. Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko onets dezan.

Eritzen (Atetz), 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1912862