2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2019 aldaketaren espedientea (abeltzaintzako azpiegituren obrak, kreditu berezia).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Eritzen (Atetz), 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.
Iragarkiaren kodea: L1912860