209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Oposizio-lehiaketa, familia-langile izateko bi lanpostu betetzeko. Lanpostuaren esleipena

Ikusirik epaimahaiaren proposamena Cristina Arina los Arcos eta M.ª Asunción García Bajosen alde, prozesua bukatu eta puntuazio altuena lortu duten izangaiak baitira.

Kontuan izanik interesdunek 2019ko urriaren 8an egin lanpostuen hautua.

Horrenbestez,

XEDATZEN DUT:

1.–Cristina Arina los Arcosi adjudikatzea plantilla organikoan 3-06 kodea duen familia-langile lanpostua. Lanpostu hori Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aritzeko da, lan kontratudun finko gisa, eta lanaldia % 81,82koa da.

2.–M.ª Asunción García Bajosi adjudikatzea plantilla organikoan 3-07 kodea duen familia-langile lanpostua. Lanpostu hori Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aritzeko da, lan kontratudun finko gisa, eta lanaldia %81,82koa da.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1912998