209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

13E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baitira Fontellasko Udal Plana aldatzeko espedientea (zehazki 6. poligonoko 34. eta 35. lurzatiei eta 5. poligonoko 40., 41. eta 129. lurzatiei dagokienez), 65 bis artikulu berria, bai eta nekazaritzako produktuen biltegiei, abeltegiei, piszifaktoriei eta abeltzaintza intentsiboko instalazioei buruzko araudi partikularrari buruzko 71 B) artikulua aldatzea ere. Luis Serrano Sanz eta Pedro David Berrueta Les dira sustatzaileak.

Fontellasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, eta bat etorriz irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa) eta Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuarekin (horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura),

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Fontellasko Udal Plana aldatzeko espedientea (zehazki 6. poligonoko 34. eta 35. lurzatiei eta 5. poligonoko 40., 41. eta 129. lurzatiei dagokienez), 65 bis artikulu berria, bai eta nekazaritzako produktuen biltegiei, abeltegiei, piszifaktoriei eta abeltzaintza intentsiboko instalazioei buruzko araudi partikularrari buruzko 71 B) artikulua aldatzea ere. Luis Serrano Sanz eta Pedro David Berrueta Les dira sustatzaileak.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Luis Serrano Sanz eta Pedro David Berrueta Les jaunei eta Fontellasko Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 3an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1912858