209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105E/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Iruñeko udal-mugartean, Magdalena Bideko nekazaritza-nabe bat hornitzeko proiekturako. Sustatzailea Alfonso Villanueva Erice da.

Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko N) epigrafean sartua dago (Uraren goi hornidurarako eta saneamendurako hoditeriak, beste eranskin batzuetan jaso ez direnak, lurzoru urbanizaezinean paratzen direnean). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du ezen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektuko jarduketaren xedea nekazaritza-nabe berri bat urez hornitzea da. Hodia lurpean jarriko da. 1”-ko PE-40 polietilenozko hodia izanen da, eta bidearen alde batean kokatuko da, hargunea izanen duen nekazaritza-nabetik (Iruñeko 6. poligonoko 1902. lurzatia) Iruñerriko Uren Mankomunitatearen sareko hargunea dagoen lekuraino (Iruñeko 6. poligonoko 1897. lurzatia). Proiektuaren arabera, hodia 158 metrokoa izanen da.

Iruñeko Udalak hirigintza-bateragarritasunari buruz emandako txostena jaso da espedientean, eta aldekoa da. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren eta Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalaren txostenak jaso dira.

Espedienteko txostenak aztertu ondotik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak emandako abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenak ezartzen dituena) eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Iruñeko udal-mugartean Magdalena Bideko nekazaritza-nabe bat hornitzeko proiektuari. Proiektuaren sustatzailea Alfonso Villanueva Erice da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Beharrezko neurriak hartuko dira jarduketa eremuaren inguruko zuhaitzak babesteko. –Zuhaitzak inausi edo kendu behar badira, horren berri eman eta baimena eskatu behar zaio aldez aurretik Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatua) eta hura garatzen duen erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz.

–Proiektua exekutatu ondoren, obrek ukitutako gainazal guztiak lehengoratuko dira.

–Lanak bukatuta, garbitzeko kanpaina bat eginen da, proiektuaren jarduketa eremuan gelditzen diren hondar eta zabor guztiak kentzeko.

Hirigintza arlokoak:

–Baimen honek eskatu den ur-hornidurarako azpiegitura eraikitzea soilik babesten du, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emandako urriaren 30eko 328E/2018 Ebazpenaren bidez baimendutako nekazaritzako biltegiari zerbitzu emateko, aurkeztutako dokumentazioarekin eta baimen honek ezartzen dituen determinazioekin bat etorriz.

–Baimen honetarako baldintza da lurzatian instalatutako igerilekua aurrez kentzea, lurzoru urbanizaezinarekin edo lurzatian garatzen den jarduerarekin loturarik ez duen erabilera baita hori. Baimen honek ez du eraginik izanen harik eta sustatzaileak Udalean aurkeztu arte eskaerak baimen honen determinazioak betetzen dituelako frogagiriak. Udalak dokumentazio hori igorri beharko dio Nafarroako Gobernuko lurralde antolamenduaren arloko erakunde eskudunari, ematen den lizentziarekin batera, kasua bada.

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean paratu gogo diren jarduerak hornidurako sarera lotzea.

– Egin nahi diren lanek ukitzen ahal dituzten edo lanen trabagarri izaten ahal diren azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoengandik.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduerak edo jarduketak egin edo abiarazi beharko dira baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen. Jarduera uzteak jardueraren titularra behartuko du ukitutako lurrak lehengoratzera, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsi eta/edo kenduta. Hari beretik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, Udalak sustatzaileari eskatuko dio ezen aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, lurzorua lehengoratuko duela, bost urteko epean gehienez.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalera, Baztango Udalera, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Iruñeko Koordinazio Unitatea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1912699