209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

103E/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, iraungitzat deklaratzen duena Zubiri-Aurizberrin zuntz optikoa hedatzeko espedientea. NASERTICek eskatuta hasi zen espedientea.

2018ko uztailaren 18an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Ingurumen Zuzendaritza Nagusian. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M) epigrafean sartua dago (komunikazio instalazioak). Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen du ingurumen ukipenetarako baimena emateari edo ukatzeari buruz.

Espedienteko proiektu teknikoa ikusirik, 2018ko irailaren 21eko idazkiaren bidez (2018ko urriaren 18an jakinarazi baitzen) sustatzaileari eskatu zitzaion dokumentazio osagarria bidal zezala, behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan berariaz ohartarazten zen ezen, aipatutako jakinarazpenetik hiru hilabete igarota, behar den dokumentazioa aurkeztuko ez balitz, espedientearen iraungitzea deklaratuko litzatekeela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluko beharkizun eta ondorioekin. Horrek berekin ekarriko luke proiektatutako obrak eta instalazioak ezin gauzatzea.

Espedientean jasota dago abelbideeen eta Donejakue bidearen ukipenei buruzko kontrako txostena, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak emana.

Espedientearen txostenak ikusirik, eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz eta honako hauek aplikatuz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua; Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 22/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duena; eta 96/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea “Zubiri-Aurizberri artean zuntz optikoa hedatzeko proiektuari” ingurumen ukipenetarako baimena emateko espedientea. Proiektu hori Esteribarko eta Erroibarko udal-mugarteetan dago, eta NASERTICek sustatu du.

2. Orain arteko jarduketak artxibatzea, eta espedientea sustatzaileari itzultzea, adieraziz horren ondorioz ezin duela inola ere gauzatu eskatutako jarduera.

3. Adieraztea ezen, etorkizunean jarduera hori gauzatu nahiko balu, espediente berri bati hasiera eman beharko litzaiokeela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan ezarritako moduan. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalera, Esteribarko Udalera, basozainei (Aezkoa-Kintoa barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1912697