209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran lortutako kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Hautapen prozedura hori Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko zenbait errekurtso jarri direla Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran lortutako kalifikazioen aurka. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozedura hori. Honako hauek aurkeztu dituzte errekurtsoak: Mikel Donazar Moriones jaunak, klarineteko espezialitatean; Anna Melnikova andreak, Jose María Ciria Sobella jaunak, Carolina Cerezo Dávila andreak eta José Manuel Torre Alonso jaunak, konposizioko espezialitatean; María José Eguilaz Aranguren andreak eta David García Freile jaunak, etnomusikologiako espezialitatean; Aitor Ucar González jaunak, Jaime Velasco Ayensa jaunak, Eduardo Manuel Jiménez Cordón jaunak eta Unai Insausti Eguia jaunak, gitarrako espezialitatean; Luis Mozas Arigita jaunak eta Enrique Lleida Lanau jaunak, inprobisazioko eta akonpainamenduko espezialitatean; Joseba Endika Berrocal Cebrian jaunak eta Amaya Zabalza Diez andreak, musikologiako espezialitatean; Silvia Esain Nagore andreak, oboeko espezialitatean; Uxue Uriz Sucunza andreak, pedagogiako espezialitatean; Aingeru Ochotorena Labairu jaunak, perkusioko espezialitatean; Alberto Tardajos Ayllon jaunak, biolako espezialitatean, eta Patricio Gutiérrez Pérez jaunak, biolineko espezialitatean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesa dutenei jakinarazten zaie aipatu errekurtsoak jarri direla, alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo kalea 8) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 848466503 zenbakira deituta.

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F1913221