209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko oposizioko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) izateko 24 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka, kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2019ko abuztuaren 22an. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 246/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori. Honako hauek aurkeztu dute errekurtsoa: María Lanz Beregaña andreak, Miguel Ángel Anguas Nogales jaunak, Javier Adrián Lezano jaunak, Edurne Ayensa Saldías andreak, Ana Barberena Jiménez andreak, Araceli Urra Ruete andreak, María Heras Heras andreak, Francisco Javier Sevillano Muriel jaunak, Miguel Asurmendi Salvide jaunak, María Carmen Lanz Galarza andreak, Xabier Bescós Elizalde jaunak eta Clara Urzaiz Garde andreak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko urriaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913208