193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2019 EBAZPENA, irailaren 3koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten arte eskolen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onesten dituena 2019-2020 ikasturterako.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko duten jarraibide batzuk onestea du xede ebazpenak, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten arte eskoletan behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen 2019-2020 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan Nafarroako Foru Komunitateko arte eskolen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira 2019-2020 ikasturterako, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei dagokienez.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolara eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 3an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten arte eskolen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak 2019-2020 ikasturterako

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, arte ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei dagokienez. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak zazpi kapitulutan daude bereizita:

Lehena urteko programazio orokorrari buruzkoa da, eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloak irakasteak ekartzen dituen berezitasunen gaineko oharrak biltzen ditu.

Bigarrenean, Nafarroako Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoaren inplementazioari heltzen zaio, bai eta programa berariazkoei ere, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei dagokienez: KIMUA programa, Berrikuntzaren eta Mugikortasunaren Proiektuen Deialdia.

Hirugarrenean, Hezkuntza Departamentuaren beste programa orokor batzuk garatzeari buruzko jarraibideak zehazten dira, esaterako Laguntza Programa, Skolae Programa eta Aniztasunari Erantzuteko Plana.

Laugarrenean, jarraibideak ezartzen dira arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak garatzeko.

Bosgarrenean, Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere amankomunak diren jarraibideak azaltzen dira.

Seigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak arte eskolen funtzionamendurako, berariaz aipatuz irakasleen eskola-denbora.

Zazpigarrenean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzan gehien erabiltzen den araudia zerrendatzen da.

I. KAPITULUA

Arte eskolen planifikazioa. Urteko programazio orokorra

1.–Arte eskolak: urteko programazio orokorra.

Urteko programazio orokorra oinarrizko tresna da, ikastetxeko plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, eta Hezkuntza Departamentuak ezarritako prestakuntza eskaintza taxutuko du (antolaketa, ordutegia, kanpo eta barne koordinaziorako egutegia, etab.), ikasleentzako laguntza eta emaitza akademikoak hobetzeko.

Indarreko araudian ezartzen dira urteko programazio orokorrean agertu beharreko atalak, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 389/2019 Ebazpenean jaso dira 2019-2020 ikasturterako zehaztapenak.

Ekainaren 25eko 389/2019 Ebazpen horren 2. eranskineko I. kapituluaren hasieran adierazitakoaz gainera, Batxilergoaz gain arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak ere ematen dituzten arte eskolek alderdi hauetan jarri beharko dute arreta berezia:

1.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planarekin lotutako neurrien berrikuspena eta programazioa.

Arte eskolek berraztertu, eta, beharrezkoa bada, zuzendu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planean aipatzen diren bost jarduketa-ildo estrategikoekin lotutako neurriak. Jarduketa-ildo horiek hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2019-2020 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onesteko ebazpenaren 1. jarraibidean garatzen dira.

Hona hemen bost ildo estrategiko horiek:

a) Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa.

b) Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea.

c) Lanbide Heziketa Dualaren garapena eta finkapena.

d) Kanpoko ekintzen sustapena.

e) Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea.

1.2. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen programa berariazkoen berraztertzea:

Arte eskolek bertan ezarritako arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzekin loturiko planak berraztertu eta programatuko dituzte.

1.3. Arte eskolekin elkarlanean aritzea jarduketa plana egiteko, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzekin loturik.

Arte eskoletako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, arte eskolako zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten idatzi bat bidaliko du Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, egoki jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan 2020ko Jarduketa Plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2019ko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide arloko informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo arte eskolak nahi duen beste edozein alderdi.

2.–Bi urteko hobekuntza plana.

Indarrean dagoen araudian jasotako ebaluzioaren esparruaren barruan, 2019-2020 ikasturte amaierako memorian ebaluatuko da 2017-2018 ikasturtean ikastetxeek egindako autoebaluazioa; baita dagokion ikastetxeko bi urteko plana eta departamentuena ere.

Amaierako memoria horretan egindako ebaluazioa oinarritzat hartuta, arte eskolek bi urteko plan berri bat aurkeztuko dute 2020-2022 urteetarako, eskolaren eta departamentuen jardunari buruzkoa. 2018-2020ko biurteko planean lortu ez diren helburuak mantentzen ahalko dira, eta beste hobekuntza arlo batzuk ere bai, 2017-2018ko jardunaren autoebaluazioan hautemandakoak, amaitutako biurteko planean sartu gabeak. Beharrezkoa da eguneratzea azken bi ikasturte hauetan lortutako emaitzen bilakaeraren analisia; horretarako, Educa kudeaketa sistema erabil daiteke ikasketa eta ebaluazio emaitzak erauzteko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du jardunari buruzko biurteko hobekuntza plan berrien garapena eta ezarpena, zeinak aplikatuko baitira 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txostena bidaliko du Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira. Txosten horretan eskola bakoitzean jardunari buruzko biurteko hobekuntza plan berrien gainean egindako ikuskapenaren emaitza zehatza emanen da.

3.–Programazio didaktikoak.

Arte eskolek prestakuntza moduluen programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, baita modulu horien zati diren lan unitateenak ere, eta behar den planifikazio-dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena.

b) Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 20ko 63/2019 Foru Aginduak indarra hartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta irakaskuntzen ziurtapena arautu ziren.

c) Goi mailako zikloetako moduluetarako, ECTS kredituen baliokidetasuna zein den jaso behar da programazio didaktikoetan.

Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, arte eskola bakoitzak ezartzen duen bidearen bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek edo gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin ikaslea adingabea bada, arte eskola bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaz, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

2019-2020 ikasturtean aplikatzekoa izanen da arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailako graduetako ebaluazioa arautzen duen foru agindu berria, hau da, abuztuaren 20ko 63/2019 FA.

Ikastetxeek sustatuko dute aipatu foru agindu horrek ekarritako aldaketen analisiaren emaitzak aplika daitezen 2019-2020 ikasturteko programazio didaktikoetan.

II. KAPITULUA

Nafarroako Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoaren inplementazioa eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako programa berariazkoak

4.–Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren garapena.

Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketaren Plan Estrategiko bat egin du, Nafarroako Gobernuko beste hiru departamenturekin batera: Garapen Ekonomikorako Departamentua, Eskubide Sozialetako Departamentua eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Planaren prestaketan gogotik hartu dute parte, aipatutako lau departamentuez gainera, Nafarroako eragile ekonomiko eta sozialek, prestakuntza ematen duten entitateek, tokiko garapen eragileek, klusterrek, enpresa elkarteek eta Nafarroako industria eta zerbitzu enpresek. Plana prestatzeko lana gida bat da garatu beharreko ekintzetarako, bai Lanbide Heziketaren arloan bai Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eskumenekoak diren beste lanbide irakaskuntza batzuen arloan ere, esaterako arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen arloan. Plan Estrategikoaren hiru ardatzen esparruan daude ekintza horiek. Zehaztutako hiru ardatzak hauek dira:

–Nafarroan, Lanbide Heziketaren bidez S3 estrategiari sostengua ematea.

–Gure gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari balioa ekartzea.

–Lanbide Heziketa indartu eta etengabe eguneratzea.

Hiru ardatz horiek 16 helburu, 53 jarduketa eta 137 ekintza zehatz jasotzen dituzte. Ekintza horietako bakoitzak zehaztuta ditu ebaluatzeko eta betetze maila neurtzeko adierazleak. Esparru horretan kokatzen dira lanbide heziketan eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan azken urteetan garatutako jarduketak, baita 2020-2021 ikasturtean aurreikusten direnak ere.

Horrenbestez, arte eskolek ordu kopuru bat dute aipatutako plan estrategikoa garatzeko ekintzak gauzatzeko, hain zuzen ere Lanbide Heziketaren Zerbitzuak 2019-2020 ikasturterako lehenesten dituenak gauzatzeko, eta, horretarako, ekintza bakoitzerako arduradunak izendatu beharko dituzte.

Koordinazio handiagoa izan dadin aipatutako plan estrategikoa inplementatzearen arduradunen artean, arte eskolako zuzendaritzak erraztasunak emanen dizkie izendatutako arduradunei lana ongi egin dezaten, eta, besteak beste, eskola orduetan ikastetxetik kanpoko bileretara joaten utziko zaie.

5.–KIMUA programa. Proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI).

Lanbide Heziketaren arloan, jarduketa ildo nagusietako bat da ikaskuntza metodologia aktiboak, zehazki proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza (POEI), erabil daitezela bultzatzea. Alde horretatik, ekainaren 27ko 324/2018 Ebazpena onetsi zen, eta haren bidez onetsi zen KIMUA programa eta arautu zen zein diren baldintzak Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan metodologia aktiboen sareak garatzeko, ezartzeko eta aitortzeko.

KIMUA programaren barruan, koordinatzaileen eta dinamizatzaileen figura sortzen da ikastetxeetan, eta figura horiek funtzio garrantzitsuak dituzte paradigma metodologiko berria garatzeko eta finkatzeko, ekainaren 27ko 324/2018 Ebazpenaren 12. eta 13. oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Funtzio horiek garatzeko, beharrezkoa da aipatu figura horiek ordutegi espezifiko egoki bat izatea eta irakaslana koordinatzeko organoetan lankidetza handiago bat, jarraibide honen arabera:

a) KIMUAko dinamizatzaileak: badute eskola-ordu kopuru bat tamainaren eta ikastetxeak KIMUA programan duen partaidetzaren arabera, taula honetan jasotzen den bezala:

Iruñeko AGMDE

3 ordu

Corellako AGMDE

2 ordu

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu bi baldintza hauek aldi berean betetzen dituzten irakasleen artetik: KIMUA programako hasierako prestakuntza izatea edo antzeko beste bat metodologia aktiboei buruz, eta ikasgelan proiektuak egin izana proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko ikaskuntza aplikatuz. Gainera, ahal dela, dinamizatzailea ez da zuzendaritza taldekoa izanen. Baldin eta ez badago aurreko baldintzak betetzen duen irakaslerik, ikastetxeko zuzendariak izendatuko du baldintza horien arabera egokiena iruditzen zaion pertsona. Dinamizatzaileen izendapena jakinaraziko zaio Lanbide Heziketaren Zerbitzuari 2019ko irailaren 16a baino lehen, posta elektronikoz, helbide honetara idatzita: metodologiasactivas.fp@educacion.navarra.es

b) KIMUAko koordinatzaileak: 5 koordinatzaile izanen dira, eta bakoitzak 4 eskola-ordu izanen ditu bere funtzioetarako.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak izendatuko ditu KIMUAko koordinatzaileak.

Ikastetxe bakoitzean erreferentziako KIMUAko koordinatzaile bat izanen du, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak izendatua eta jakinarazia izanen dena 2019ko irailean zehar.

c) KIMUA programa inplementatzeaz arduratzen diren pertsonen artean koordinazio handiago bat izan dadin, ikastetxeko zuzendaritzak egoera hauek ezarriko ditu:

–KIMUAko dinamizatzaileek beren eskola-ordutegiaren barruan esleitutako eskola-orduak ostegunetan izanen dituzte 11:00tatik 14:00etara.

–KIMUAko koordinatzaileek beren eskola-ordutegiaren barruan esleitutako eskola-orduak ostegunetan izanen dituzte 10:00etatik 14:00etara.

d) Zuzendaritza taldeak sustatu behar du KIMUAko dinamizatzaileek parte hartzea Koordinazio Pedagogikorako Batzordean, KIMUA programa ezartzeari eta garatzeari dagokion orotan.

Ikastetxeetako zuzendariei dagokie gidatzea ikastetxeetako aldaketa metodologikoa; horrenbestez, proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko ikaskuntza garatzeko bide emanen duten egitura funtzionalak sortu beharko dituzte, eta orobat, neurriak hartuko dituzte ordutegiak, espazioak, irakasleak eta abar egon daitezen.

Azkenik, lankidetza bidezko proiektuak garatzen diren zikloetan, zikloko koordinatzaileek funtzio hauek izanen dituzte, bat etorriz otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritakoarekin, eta KIMUA programaren garapen esparruaren barruan:

–Gidatzea, lanbide arloko departamentuko buruak gainbegiratuta, zikloko irakasleen koordinazio bilerak.

–Diagnostikatzea prestakuntza zikloan KIMUA programa ezartzearekin eta garatzearekin lotutako premiak.

–Hautematea premia materialak eta dagozkion gestioak egitea zikloan behar diren baliabide materialak erosteko, KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko behar direnak barne.

–Arrazionalizatzea eta koordinatzea espazio eta baliabide didaktikoen erabilera, zenbait moduluren, ikasgairen eta zikloren artean partekatzen badira, batez ere KIMUA programa ezartzeko eta garatzeko baliatzen direnak.

6.–Spainskills.

Hezkuntza Departamentuaren iritziz, ikastetxeek espezialitateen lehiaketetan parte hartzea aukera egokia da Lanbide Heziketa eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak sustatzeko eta irakaskuntza horien erakargarritasuna eta bikaintasuna bultzatzeko. Lehiaketa horietan parte hartzea motibatzeko eta lanerako aurreikuspenak hobetzeko pizgarri bat da ikasleentzat, eta, gainera, Espainia mailan (Spainskills), Europa mailan (Euroskills) eta nazioarte mailan (Worldskills International) bi urtean behin antolatzen diren lehiaketetarako prestatzen laguntzen die.

Espainiako hurrengo lehiaketa 2021ean eginen da (SpainSkills 2021). Hezkuntza Departamentuak 2020-2021 ikasturtearen hasieran finkatu behar du zein Skills lehiaketatan parte hartuko duen Nafarroak eta zein ikasle eta irakaslek osatuko duten Nafarroako taldea. Horretarako, beharrezkoa da 2019-2020 ikasturtean zehar ikasleen lehenbiziko hautapena egitea ikastetxe bakoitzean, gero Espainiako lehiaketa horietan parte hartuko dutenak hautatzeko. Hala, ikastetxeko zuzendariak 2020ko apirilaren 30a baino lehen jakinarazi beharko dio Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari zein skills lehiaketatan parte hartu nahiko lukeen, proposamenean inplikaturiko ikasleak eta irakasleak adierazita.

Ikasleak hautatu eta prestatzeak ohiz kanpoko ahalegina eskatzen die eginkizun horretan inplikatzen diren irakasleei, izan ere, ikasgelan kasuan kasuko moduluen curriculumak garatuz prestatzeaz gainera, beharrezkoa da praktikak nabarmenki handitzea. Horregatik, 2019-2020 ikasturtean ikastetxeko zuzendaritzak ordu osagarriak esleitzen ahalko dizkie irakasleei lan hori egin dezaten.

7.–Egonaldiak enpresetan.

Enpresetako egonaldiak prestakuntza ekintzak dira, irakasleei ahalbidetzen dietenak eguneratze proiektu bat garatzea, artistikoa, teknologikoa eta didaktikoa, lanbide ingurune benetako batean.

2019-2020 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak hiru modalitate desberdin eskaini ditu enpresetan egonaldiak egiteko:

a) EE–1: astean egun bat ikasturte osoan zehar, eskola-ordutegian. Berekin dakar hiru irakastordu eta bi ordu osagarri murriztea. 2020. urteko urtarrilean eginen da modalitate honen deialdia 2020-2021 ikasturterako.

Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko helbidera jo: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7801/Estancias-en-empresas-para-actualizacion-cientifica-y-tecnologica-del-docente-Curso-2019-2020

b) EE–2: iraupen txikiko aldiak eskola ordutegitik kanpo. Ez dakar berekin inolako ordutegi murrizketarik. Modalitate honen deialdia ikasturte guztian dago irekia.

Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko helbidera jo: http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/lh-ko-agiriak/estancias-en-empresa/

c) EE-3: egonaldiak Europar Batasuneko beste herrialde bateko enpresetan. Egonaldi horiek gutxienez 2 egunekoak izaten ahal dira, eta 2 hilabetekoak gehienez, eta Erasmus + Europako urteko programaren deialdiaren barnean gara daitezke.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak kudeatzen du modalitate hori. Informazio gehiago nahi izanez gero, zerbitzuen katalogoko fitxa hau kontsulta daiteke:

http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16184/Becas-para-estancias-del-Profesorado-de-FP-para-formacion-en-centros-y-en-empresas-de-la-Union-Europea-Curso-2018-19

8.–Berrikuntza proiektuak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 327/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako Berrikuntza Proiektuen 2019ko deialdia Nafarroan irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoentzat. Deialdi hori igorri eta jakinarazi zaie aipatu irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei.

Deialdi horrek erantzuten dio Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoan adierazitakoari, eta sartuta dago “Sormena, izaera ekintzailea eta berrikuntza indartzea Lanbide Heziketan” helburuan, “Lanbide Heziketak laguntza ematea Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiari (S3)” ardatzaren barruan.

Beharrezkoa da zuzenketa bat egitea hautatutako berrikuntza proiektuetan parte hartuko duten irakasleen ordutegiari dagozkion baldintzetan, jarraibide honen arabera:

–Proiektuko koordinatzaileak kontsignatu ahal izanen ditu astean 3 ordu osagarri beren ordutegiaren barruan, ekainaren 7ko 327/2019 Ebazpenaren eranskinaren 7.3 apartatuaren 5. oinarrian ezarritako funtzioak garatzeko.

9.–Mugikortasun proiektuak.

Ikastetxe publikoetako irakasleentzako taldeko mugikortasun proiektuek, 2018-2019 ikasturtean hasiak, erantzuten diote Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoan adierazitakoari, bi alderdi hauetan: batetik, “Lanbide Heziketak enpresen nazioartekotzean laguntzea” helburuan (irakasleen trukerako ekintzak eta nazioarteko prestakuntza egonaldiak areagotzeko jarduketa gisa), “Lanbide Heziketak laguntza ematea Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiari (S3)” 1. ardatzaren barruan; eta bestetik, “Etengabeko berrikuntza bermatzea materia pedagogikoan” eta “Irakasleen prestakuntza eguneratzea eta ekoizpen-merkatuaren beharrei etengabe egokitzea” helburuetan, bi-biak “Lanbide heziketa indartu eta etengabe eguneratzea” 3. ardatzaren barruan.

2019-2020 ikasturterako, jarduketa hau sustatuko da, eta aukera emanen du Lanbide Heziketako irakastetxe publikoetako irakasle talde batzuek prestakuntza egonaldiak egin ditzaten beste herrialde batzuetako enpresetan eta/edo prestakuntza entitateetan. Mugikortasun proiektuen gaiak eta parte hartuko duten irakasleak hautatzeko irizpideak zehazteko, bai eta proiektu horien garapen eta antolaketarekin lotutako beste alderdi batzuk ere, kontuan hartuko da Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak mugikortasun proiektu hauen garapena eta antolaketa arautzeko emandako ebazpenean ezarritakoa.

III. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste programa orokor batzuk garatzea

10.–Bizikidetza. Laguntza programa.

Hezkuntza Departamentuak, “Laguntza” programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du. Gainera, erraztasunak emanen ditu bizikidetza batzordeko kideek pixkanaka-pixkanaka gatazkak konpontzeko eta eskola bitartekari aritzeko behar den prestakuntza lor dezaten, indarkeria, jazarpena edo tratu txarrak gertatzen direnean azkar eta kalitatez esku har dezaten.

Ikastetxe bakoitzaren bizikidetza planean behar diren curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira bizikidetza, tratu ona eta eskola giroa hobetzeko, indarkeria mota guztiei aurrea hartzeko eta arazoei, eskola-jazarpenari, abusuei eta eskola komunitatea osatzen duten guztien segurtasun fisikoa, emozionala edo pertsonala arriskutan jartzen duten tratu txarrei edo bestelako edozein bazterkeria-egoerari heltzeko eta arreta emateko.

Programazio horretan nabarmenduko da zein garrantzitsua den hezkuntza komunitate osoa inplikatzea arlo horretan prebentzio lana egin eta tratu onak ikasteko, gatazkak konpontzeko, emozioen aldetik seguruak eta osasungarriak diren inguruneak sortzeko eta eskola-jazarpena desagerrarazteko jarrera irmoa lantzeko orduan.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoa arduratuko da hezkuntza komunitatearen prestakuntzaz eta aholkularitzaz, bai bizikidetza plana ezartzeko orduan bai ikastetxeen ongizate psikosozialari modu negatiboan eragiten dioten egoerak lantzeko orduan, batez ere eskola-jazarpenari dagokionez.

Aholkularitza hori zuzenean eginen da, edo ikastetxeentzako saio praktiko partekatuak antolatuz eta koordinatuz, benetako kasuei heltzeko.

Saio horietan –eta modu parte-hartzailean ikastetxeen talde txiki batean–, kasu bakoitzari heltzeko mekanismo egokienak zehaztuko dira, eta, horrela, bizikidetza batzordeek eskola-jazarpenaren arloan esku hartzeko eta hori konpontzeko eta prebenitzeko dituzten gaikuntza eta protagonismoa indartzen ahalko dituzte benetako esperientzietatik abiatuta.

Prestakuntzarako ekintza hori Aholkularitza Bulegoak antolatuko du, eta helburuetako bat irakasleek eskolako bizikidetzaren inguruan prestakuntza jasotzea da.

Ikastetxe bakoitzeko tutoretza planean eta hezkuntza orientabidearen zereginetan, neurri eta jarduerak programatuko dira ikasleen artean bizikidetza giro ona sustatzeko, aniztasuna errespetatzen duena eta tratu onekin konpromisoa duena.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoaren web-orriak zenbait baliabide, eredu, protokolo eta aholku jartzen ditu ikastetxeen eskura nork bere jarduketa plana errazago gauzatzeko eta, orobat, suizidio kasuetan, doluan eta antzeko egoeren ondoriozko beharretan orientabideak eta erantzun espezifikoa eman ahal izateko. Ikastetxe bakoitzean, bizikidetza plana eta haren urteko zehaztapena eguneratuko dira, eta honako orrialde honetan agertzen den bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira egokituko dira.

11.–Berdintasuna. SKOLAE programa.

2017-2021 Hezkidetza Planak erreferentzia-marko teorikoa eta helburuak ezartzen dizkie Nafarroako ikastetxeei. Helburuak Hezkidetza Planaren lau ikasketa-ardatz handietan banatzen dira, nahitaez betetzekoak dira eta Nafarroako ikastetxeak mailaz maila hartzen ari dira bere gain hiru ikasturtetan zehar.

Hezkidetza Planak aurreratze sistematiko eta arautua proposatzen du edukietan eta banako zein taldeko ikaskuntza esperientzietan, ibilbide baten gisa, hezkuntza sistemako unibertsitatetik kanpoko etapa guztietarako, “berdintasunean bizitzen ikastea” gaitasun globala bereganatzeko”.

SKOLAE programa sortu da irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko, hezkidetza ibilbide hori eskola etapa guztietan gauza dezaten.

Mailaz mailako aplikazioaren bidez, ikasleek berdintasunean bizitzeko gaitasuna garatuko dute, hau da, berdintasunarekiko konpromisoa gauzatu eta azalduko dute, jokabide eta eredu berriak ikusaraziko dituzte emakumeenganako indarkeriarik gabeko kultura berdintzailea sortzen laguntzeko, eta argi eta irmo erantzunen dute diskriminazioa, indarkeria eta genero desberdintasunen aurrean.

Pilotaje fasea (2017-2018) nahiz programa orokortzeko 1. fasea (2018-2019) bukatu ondoren, aurtengo 2019-2020 ikasturtean ekingo zaio programa orokortzeko 2. faseari. Horretarako, eskumenak dituen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez izendatuko dira datorren ikasturte honetan programan sartu beharko diren ikastetxeak.

Era berean, ebazpen horretan, Skolae hezkidetza programari dagokionez ikastetxeek eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dituzten konpromisoak aipatu eta xehatuko dira: hezkidetza-helburu didaktikoak, irakasleen prestakuntzarako plana, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Atalaren babesa eta aholkularitza, ikastetxean programa sustatzeaz arduratuko den taldearen osaera eta funtzioak, eta Skolae programa UJPan (ikastetxe bateratuen kasuan) eta UPOan (Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen kasuan) txertatzeko modua.

12.–Aniztasunari arreta ematea.

Ikastetxe osoaren ardura da aniztasunari erantzutea. Ikasle guztiek hezkuntza premia batzuk dituzte, berariazkoak ala ez izan daitezkeenak. Beharrizan horiei erantzutea elementu nagusietako bat izan behar da ikasturtea antolatzeko orduan.

12.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.

Nahitaezkoa da koordinazio eraginkorra ezartzea, ikasleen hezkuntza beharrizanei modu koherentean erantzuten zaiela bermatzen duena. Koherentzia hori bai maila horizontalean (taldeaz arduratzen den irakasle-taldea) bai maila bertikalean (eskola ibilbide osoan) finkatu, eta ikastetxeen antolaketa egitura guztietan (koordinazio pedagogikorako batzordea, orientazio departamentua, irakasle-taldea, lanbide arloko departamentuak, etab.) landu behar da.

Irakasle-taldearen koordinazioaren lehen unea den aldetik, hasierako ebaluazioak taldearen eta ikasleen hezkuntza beharrizanak behar bezala zehaztu eta aztertzea ekarriko du berekin, eta adostutako hezkuntza neurriak, curriculumari, metodologiari eta antolakuntzari dagozkionak eta kalitateko hezkuntza erantzuna antolatzen dutenak, finkatzen direla bermatuko du.

Gainerako koordinazioetan ebaluazio saio guztiak biltzen dira, eta horietan erantzun horren jarraipen zehatza eta egokitzapen koherentea bultzatuko da, beharrezkoa izanez gero.

Hortaz, hezkuntza laguntzako premiak dituzten ikasleei erantzuna emanen zaie irakasle guztien parte-hartzea duen eta tutoreak koordinatzen duen erantzun arruntetik.

Salbuespen gisa ohiko ikasgelatik kanpo laguntza ezarri beharra justifikatu behar denean, erabaki horren arrazoia edo xedea, lortu nahi diren helburuak eta testuinguru arruntean premia horiei erantzuteko dagoen ezintasunaren zergatia zehaztuko dira. Halaber, esku-hartze hori zenbat denborarako aurreikusten den zehaztuko da.

Arte eskoletan ezartzen diren antolaketa, metodologia eta curriculum neurri guztien helburua izan behar da erantzun inklusibo bat eskaintzea, sustatuko duena ikasleak ibilbide akademiko batean mantentzea zeinak ahalbidetuko baitu zikloa bukatzea horretarako ezarritako epean.

Ikastetxe bakoitzeko Aniztasunari Erantzuteko Planak ikastetxe horren irizpideak eta baliabideen eta neurrien antolaketa jasoko ditu. Irakasle-taldeen proposamenak jaso ondoren, ikasketaburutzak ikasleen premiei dagokien laguntza antolatuko du hezkuntza orientabidearen arduradunen aholkuei jarraikiz eta AEPn ezarritakoa kontuan hartuz. Halaber, Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetako mailetarako trantsizioa zainduko da.

Hezkuntza arloko osasun premiei erantzuteko helburuarekin, iraileko lehen hamabostaldian ikastetxeetako zuzendaritzen eta lehen mailako arretako zentroen zuzendaritzen artean bilera bat egiteko beharra dagoela ezartzen da, gaixotasun kroniko bat diagnostikatu zaien edo zaintza espezifikoak behar dituzten ikasleen kasuak aztertzeko, 2019-2020 ikasturtean zehar arte eskoletan prestakuntza jarduerak koordinatzea eta/edo egitea behar bada.

12.2. Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Plan Estrategikoaren ezarpena.

2018-2019 ikasturtearen hasieran aniztasunari erantzuteari dagokionez ikastetxeek egindako autoebaluazioa oinarri hartuta, ikuspegi inklusiboz aniztasunari erantzuteari buruzko hobekuntza proposamenak ondorioztatu ziren; proposamen horiek irakaslanaren biurteko hobekuntza planean eta Aniztasunari Erantzuteko Planean jaso ziren.

Prozesu hori sustatzeko, ikastetxe bakoitzak talde eragile bat izanen du, ikastetxeetan hobekuntza proposamenak aplikatzen direla zaintzeaz arduratuko dena. Talde eragile hori osatuko dute zuzendaritza taldeko pertsona batek, orientatzaileak eta inklusioarekin bereziki sentsibilizatutako bi edo hiru irakaslek.

Plan horren diseinua 2019-2020 ikasturteko urteko programazio orokorrean sartuko da. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio plan hori gainbegiratzea, ikastetxeen urteko jarduketa planari eta urteko programazio orokorrari jarraipena egin eta gainbegiratzeko esparruaren barrenean.

12.3. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei ematen zaien erantzuna arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan, honako berariazko erantzun hauek ematen zaizkie hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei:

a) Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Onarpena. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan onartzeko prozesuan, talde bakoitzeko ikaspostu bat erreserbatuko da hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat eta beste bat desgaitasunak dituzten ikasleentzat.

–Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak eta gaitasun artistikoaren proba. Egokitzapenak eginen dira, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

b) Arte eskolen aldetik:

–Abuztuaren 20ko 63/2019 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritako neurriak aniztasunari erantzuteko, bai hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat (sartzeko curriculum egokitzapenak-SCE; ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako prestakuntza ibilbide bat sortzea), bai adimen gaitasun handiko ikasleentzat (curriculuma aberasteko programak).

Egokitutako prestakuntza ibilbide bat sor daiteke “ebaluazio deialdiari uko egiteko” mekanismoa erabiliz, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Egokitutako prestakuntza ibilbide bat sor daiteke, halaber, behar bezala akreditatutako osasun arazo larriak dituzten ikasleentzat.

–Deitzen diren proba berariazkoetan, tresnak egokituko dira, baita, behar denean, denborak eta laguntzak ere.

–Moduluren bat gainditu gabe ikasmailaz igotzen diren ikasleentzat indartze programa berariazko bat prestatuko da; programa horretan, proposatzen diren neurriek ukitzen dituzten irakasleek parte hartuko dute. Indartze programa horretan, lantokietako, estudioetako eta lantegietako prestakuntza aldiak iraun bitartean, bertan aritzeagatik zuzeneko irakaslanerako eskola-orduak gutxitu zaizkien irakasleek hartuko dute parte.

–Ikasleei eta gurasoei edo legezko ordezkariei (adingabeak izanez gero) adieraztea badutela aukera amaierako ebaluazio deialdiari uko egiteko, ikasturteko 4 modulutan, eta gehienez hiru ikasturtez egon daitezkeela erdi eta goi mailako zikloko lehen mailan.

12.4. Orientazio gida, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat.

Hezkuntza Departamentuak beharrezko jotzen du estrategiak diseinatzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleek prestakuntza eta lanbide ibilbide arrakastatsua izan dezaten.

Horretarako, Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoan xedatutakoarekin bat, prestakuntza zikloei eta enpleguari buruzko orientazio gida bat egitea aurreikusten da, bai eta kolektibo bakoitzarentzako informazio eta orientazio ekintza espezifikoak antolatzea ere, Aniztasunari Erantzuteko Nafarroako Plan Estrategikoan (2017-2018, 2020-2021) jasotakoarekin koordinatuta. Aipatu Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren 2. Ardatzean (“Gure gizartearen kohesioari eta jasangarritasunari ekarpena” izenekoan), izan ere, bat egiten dute gure gizartearen lurralde kohesioarekin eta kohesio pertsonalarekin lotutako helburuek eta jarduketa neurriek, zeinak bultzatu nahi baitira, eta, zehazki, ardatz horren helburuetako bat da prestakuntza hori kolektibo bakoitzaren beharretara egokitzea.

2019-2020 ikasturtean, lehen aipatutako gida igorriko zaie ikastetxeei, laguntza izan dadin hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruzko erabakiak hartzeko.

Hezkuntza Departamentuaren web-orrian daude agiri horiek, “Orientazioa” izeneko atalean, helbide honetan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/acceso

IV. KAPITULUA

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide
irakaskuntzak garatzeko jarraibideak

13.–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko orientazio neurriak.

13.1. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako heziketa zikloei buruzko orientaziorako agiriak.

Azken ikasturteetan, irakasleekin lankidetzan jardun da “PISTAK” izeneko dokumentazio bat prestatzen, Lanbide Heziketako zikloak egin nahi dituzten pertsonei orientazioa emateko. “PISTAK” izeneko dokumentazio horretan, alderdi hauen informazioa ematen da, besteak beste: zikloa egiteko gomendatzen diren aurretiazko ezagutzak, zikloa egiteko eta lanbidean aritzeko beharrekotzat jotzen diren abileziak eta ezaugarriak, egoki jotzen den dedikazio denbora, zailtasun handiagoa izaten duten lanbide moduluak, eta orientazioari buruzko beste alderdi orokor batzuk.

Hezkuntza Departamentuaren web-orrian daude agiri horiek, “Orientazioa” izeneko atalean, helbide honetan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/acceso

2019-2020 ikasturtean, agiri horiek berrikusi eta eguneratu eginen dira; hortaz, beharrezkoa izanen da ikastetxeek laguntza ematea, baldin Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak izendatutako pertsonek hala eskatzen badiete.

13.2. NORA. Orientaziorako tresna mailakatua.

2018-2019 ikasturtean, Hezkuntza Departamentua NORA izeneko orientazio tresna mailakatua garatzen hasi zen, Lanbide Heziketako zikloak egin nahi dituzten pertsonek eskura duten baliabide berri bat, zeinetan, bateratuz norberaren ezaugarri eta gaitasunak, pertsona bakoitzarentzat ezin egokiagok diren zenbait prestakuntza ziklo proposatzen baitira.

2019-2020 ikasturtean zehar, Hezkuntza Departamentuak tresna hau inplementatuko du, aukera berriak emate aldera lortzen den prestakuntza zikloen amaierako proposamenean.

13.3. Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleek ikasketak buka ditzaten sustatzeko neurriak.

Lanbide irakaskuntzetako irakaskuntzak uzten dituzten ikasleen tasa handia da, eta Hezkuntza Departamentuaren kezketako bat da hori. Horrek, izan ere, sistemak porrot egin duela esan nahi du, eta, horrez gain, arazo bat da ikasketak uzten dituzten pertsona horientzat, haien prestakuntza ibilbidea eta laneratze aukerak zapuzten baitira. Tasa hori gutxitzeko, hezkuntza komunitate guztiak elkarrekin egin behar du lan, testuingurua kontuan hartuta, eta, beharrezkoa balitz, baita beste erakunde batzuek ere.

Hezkuntza Departamentuan aurreko ikasturteetan egindako lanaren ondoren arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasmaila bakoitzean dauden uzteari buruzko datuak bildu eta erregistratzeari dagokionez, 2019-2020 ikasturtean planifikatuko da analisi talde baten lana, zeina osatuko baitute Lanbide Heziketaren Zerbitzuko langileek eta ikastetxeek izendatutako langileek.

Lortutako datu eta ondorioen arabera, jarduketa neurri orokorrak diseinatuko dira, besteak beste, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako uzte tasa murrizteko, baita maila bakoitzerako jarduketa-neurri berariazkoak ere.

14.–Ebaluazioa eta hobekuntza.

Ebaluazioak etengabeko hobekuntzaren zerbitzuan egon behar du, eta lehen mailako laguntza eta baliabide gisa hartu behar da, hobeki ezagutzen laguntzen baitu arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei buruz arte eskoletan egiten diren hezkuntza jardueren ondorioak eta errealitatea. Alde horretatik, sustapen eta titulazio tasak hobetze aldera hobekuntza planean sartu beharreko neurriak eta esparruak ezartzeko orduan, kontuan hartuko dira ikasleen emaitzak (behar diren neurriak hartzeko informazio eta hausnarketa iturri izan beharko direnak) eta ikastetxeak bere jarduketa esparruko sektore artistiko, ekoizpen eta zerbitzu sektoreari buruz egindako beste analisi batzuen emaitzak.

Orobat, ikasleek ikasturtea hasi eta ez bukatzea eragiten duten egoera guztiak aztertu beharko dira, eta horretaz hausnartu, arrazoia edozein izanik ere; azterketa hori kontuan hartu beharko da ezartzeko zer esparru eta neurri sartu behar diren hobekuntza planean, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan ikasketak uzten dituzten ikasleen tasak murrizteko.

Hezkuntza Departamentuak bere azterketak egin ahal izateko, arte eskoletako zuzendariek segurtatu behar dute, ezartzen duten barne prozeduraren bidez, behar bezala beterik egotea Educan honako hauek, gutxienez, gertatzen diren egunean:

–Ikasleen datu pertsonal guztiak.

–Prestakuntza ziklo bakoitzeko ebaluazio partzialei buruzko datu guztiak.

–Amaierako ebaluazio arruntari eta, behar denean, ebaluazio bereziei buruzko datu guztiak. Datu hauek, modulu bakoitzean lortutako zenbakizko kalifikazioaz gain, zenbakizko kalifikazioen eta zenbakizkoak ez diren kalifikazioen erregistro sistema ere jaso beharko dute, zeina ezarrita baitago abuztuaren 20ko 63/2019 Foru Aginduan.

–Matrikulak baliogabetzeari, matrikulei uko egiteari eta bajei buruzko datu guztiak, berariaz adierazita matrikularen baliogabetzearen, uko egiteen eta bajen arrazoia, bat etorriz abuztuaren 20ko 63/2019 Foru Aginduan ezarritakoarekin.

–Honako hauei buruzko datu guztiak: moduluen deialdiei uko egitea eta matrikulen baliogabetzeak (hurrengo ikasturterako plaza erreserbatuta).

Betiere, arte eskoletako zuzendaritzek segurtatu beharko dute ezen datu horiek guztiak, 2018-2019 ikasturteari buruzkoak, osorik sartu direla 2020 ekainean azkeneko eguntzat jarritako egunerako, eta egun horretan eman beharko dio horren berri Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari.

15.–Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa.

Garatzen ez den bitartean Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (kontuan hartuta Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketan) aipatzen dituen ikasgaiak arautzen dituen oinarrizko araudia, Hezkuntza Departamentuak jarraitzen du apustu egiten haiek “goi mailako zikloetan sartzeko kurtsoa” izeneko kurtso batean antolatzearen alde.

Ikastaro horren arauketa 2019-2020 ikasturterako, bai eta hartan onartuak izateko prozesuaren arauketa ere Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, zeina 2019ko urriaren hasieran eginen baita. Ikastaro horren eskolak urriaren bukaeran hasiko dira. Sartzeko ikastaroa 2020ko ekainean amaituko da, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen ikasturte amaierarako ezarritako datetan.

16.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuan profesionaltasun ziurtagirien eta/edo egiaztapen partzial metagarrien eskaera tramitatzeko jarraibideak.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautzen du.

Hori helburu, egoki da jarraibide hauek ematea lanbide heziketa bereziko zikloetarako:

a) Eskaeren tramitazioa:

Arte eskola bakoitzak bere ikasleen profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztapen partzial metagarriak egiteko proposamena igorriko dio NL-NEZri, hala eskatu duten ikasleentzat, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera.

b) Honako hau da profesionaltasun ziurtagiriak eta/edo egiaztapen partzial metagarriak egiteko proposamenarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduaren 2. eta 5. eranskinetan jasotako ereduekin bat, hurrenez hurren:

–Profesionaltasun ziurtagiriaren banakako eskaera eta/edo egiaztapen partzial metagarrien banakako eskaera, kasuan-kasuan dagokiona, urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduaren 1. eta 4. eranskinetan jasotako ereduekin bat, hurrenez hurren.

–NANaren/AIZren/pasaportearen fotokopia.

–Ikasle bakoitzaren ziurtagiri akademiko ofiziala. Horretan, gainditutako lanbide moduluak eta egiaztatutako gaitasun unitateak agertuko dira, bai eta Lantokiko Prestakuntza moduluan edo Lantokiko Prestakuntza moduluko prestakuntza unitatean lortutako “gai” kalifikazioa ere, profesionaltasun ziurtagirian sartuta dagoen lanez kanpoko praktika profesionalen modulua gainditu izana egiaztatu ahal izateko.

c) Arte eskolak irteera-erregistroa eman beharko dio “Profesionaltasun ziurtagiria egiteko proposamena” izeneko agiriari, eta, eransten den dokumentazio guztiarekin batera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen erregistroan edo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan aurkeztuko da.

d) Behin profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztapen partzial metagarriak eman ondoren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kasuan kasuko arte eskolei bidaliko dizkie.

17.–Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (hemendik aurrera LOGSE) babesean ezarritako arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (hemendik aurrera LOE) arabera ezarritakoetara igarotzea.

Titulu berriak ezartzeko prozesuan, zeinean LOGSEko curriculumaren eta LOEko curriculumaren araberako mailak batera izanen baitira ezinbestean, egoera horrek sortzen dituen egoera bereziak jarraian azaltzen diren ataletan jasotako xedapenen arabera konponduko dira.

17.1. 2018-2019 ikasturtea bukatuta, LOGSEko zikloren bat gainditu gabe duten ikasleak (ziklo horien ordez, LOEko ziklo berriak ezarri baziren 2017-2018 ikasturtean).

LOGSEko zikloak egin dituzten ikasleek moduluren bat gainditu gabe utzi badute eta lau deialdi arruntak ahitu gabe badituzte, LOGSEko zikloetan jarraituko dituzte ikasketak, honako xedapen hauetan adierazten denari jarraikiz:

–Titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako prestakuntza zikloaren curriculum berria osatzen duten moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak ahal diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko zaizkie. Aipatutako baliabide horien artean, ikastetxeak erabaki dezake ikasle horiek LOEko curriculum berriko prestakuntza moduluen klaseetara joan behar dutela, baldin eta horien edukiek, helburuek eta ebaluazio irizpideek gainditu gabe utzi dituzten LOGSEko modulua(k) gainditzen laguntzen baldin badiete.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da.

17.2. LOGSEko zikloak gainditu gabe dituzten ikasleak, behin LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua, 2016-2017 ikasturtean eta aurrekoetan hasia, bukatu ondoren.

Arte eskolek egoera horretan dauden ikasleen berri eman beharko diote Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari. Kasu horietan, ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2019-2020 ikasturtean, arte plastikoetako eta diseinuko teknikari edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

18.–Gainditu gabeko moduluak izanik, deialdi guztiak –arruntak eta bereziak– agortu dituzten ikasleak.

Arte eskolek Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari adierazi beharko diote ba ote diren ikasleak edo ikasle ohiak zeinek, prestakuntza ziklo bat eginda, gainditu gabeko moduluak dituzten, horietarako deialdi guztiak –arruntak eta bereziak– agortuta.

Ikasle horientzat aparteko deialdi berariazko bat eginen da 2019-2020 ikasturtean, LOEko arte plastikoetako eta diseinuko edo goi mailako teknikari titulua lortu ahal izateko.

Hala bada, deialdi horren jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratuko diren ikastetxeko irakasleak hauek izanen dira: dagokien ikasleen amaierako ebaluazioaren deialdietan parte hartu ez eta ukitutako moduluan edo moduluetan irakaslana esleituta duten irakasleak. Ikastetxeko zuzendaritzaren eskumena izanen da aparteko deialdi berariazko horretaz arduratuko diren irakasleak izendatzea.

Ikastetxean ez badago baldintza hori betetzen duen irakaslerik, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu, aparteko deialdi berariazko honen arduradun gisa, ukitutako moduluan edo moduluetan irakaslana esleituta duten eta destinoa beste ikastetxe batzuetan duten irakasleak.

19.–Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzea.

LOEren 44. artikuluak, LOMCEren bidez aldatu baitzen, ahalbidetzen die Batxilergoko edozein modalitatetara iristea arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua dutenei.

20.–Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikari titulua duten ikasleak unibertsitatean sartzea.

Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikari titulua duten ikasleek “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuko urrutiko Batxilergoko irakaskuntzetan egiten ahalko dute matrikula, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba prestatzeko. Irakaskuntza horietan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko. Hala ere, ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek ez dute eskubidea emanen ikasketa espedientea aldatzeko.

Harik eta Hezkuntzarako Estatu Itun Sozial eta Politikotik ateratzen den araudiak indarra hartu arte, goi mailako teknikari titulua duten ikasleek aukera izanen dute unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egiteko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan. Adibide modura, probak zer ezaugarri eta baldintza dituen ikus daiteke abenduaren 22ko ECD/1941/2016 Aginduan, zeinak unibertsitatean sartzeko Batxilergoko ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten baititu 2016-2017 ikasturterako.

21.–Txostenak egitea arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eskaintza planifikatzeko.

Hezkuntza Departamentuari dagokio arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen eskaintza planifikatu eta programatzea Nafarroan. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak helburu hauek ditu:

a) Prestakuntza guneak nola erabiltzen diren ezagutzea.

b) Eskura dauden guneak efizientzia handiagoz erabiltzea.

c) Guneen kudeaketan gardentasuna sustatzea, arte eskolek eta Lanbide Heziketako ikastetxeen sareak eskura dauden guneak nola erabiltzen diren jakin dezaten.

d) Hezkuntza Departamentuak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen plangintza orokorrari buruz hartu beharreko erabakietarako lagungarri bat izatea. Erdi mailako zikloetako irakaskuntzen eskaintza, ahal den neurrian, goizeko txandetan antolatuko da, derrigorrezkoaren ondoko beste irakaskuntza batzuetan bezala; Batxilergoan, konparazio batera.

Hori helburu, arte eskola bakoitzeko zuzendaritza taldeak ikastetxean eskaintzen diren zikloen analisi bat egin beharko du, eta horren gaineko txosten bat prestatu, gutxienez honako alderdi hauek jasoko dituena 2019-2020 ikasturteari buruz:

a) Arte eskolako prestakuntza guneen zerrenda: ikasgelak, laborategiak, tailerrak...

b) Prestakuntza gune bakoitzaren erabilera orduak egunez egun adierazten dituen taula, zein taldek erabiltzen duen adierazita. Goizeko erabilera orduak eta arratsaldekoak bereiziko dira. Ikasturtean zehar gune horien erabilera aldatuz gero, jakinarazi beharko da.

c) Hezkuntza Departamentuak proposatutako helburuak lortzeko egokitzat hartzen diren proposamenak.

Txosten hori 2019ko abenduaren 31 baino lehen igorri beharko da Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira.

22.–Irakasle espezialistak kontratatzeko eskaera.

Arte eskolek irakasle espezialistak kontratatzea eska dezakete. Bi kasutarako aurreikusten da, oro har, horrelako irakasleak kontratatzea:

–Irakasle espezialistei dagozkien moduluak.

–Prestakuntzan lan munduko pertsonen parte-hartzea komenigarria duten moduluak.

Bi kasuetan, gehienez ere 150 orduz kontratatuko da espezialista ikasturte bakoitzeko. Bigarren kasuan, ez da hamar orduko edo hortik beherako kontratazio eskaerarik tramitatuko.

22.1. 2019-2020 ikasturterako irakasle espezialistak.

Ikastetxeetako zuzendaritzek dagoeneko egin dituzte eskaerak 2019-2020 ikasturterako espezialistak kontratatu daitezen, zeinak beharrezko baitira ikasturte guztian zehar eskolak emateko esleituta duten irakaslanaren arabera dagokien moduluetan, bai eta 2019-2020 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan edo lehengo hiruhilekotik aurrera modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak ere.

Modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan 2019-2020 ikasturteko urtarriletik aurrera parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak 2019ko azaroaren 22a baino lehen egin behar dira.

22.2. 2020-2021 ikasturterako irakasle espezialistak.

Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideekin bat eginen dira espezialisten kontratazio eskaerak 2020-2021 ikasturterako, honako data hauek kontuan harturik:

a) Irakasle espezialistei dagozkien moduluak ikasturte osoan zehar irakasteko kontratazio eskaerak 2020ko apirilaren 24a baino lehen egin beharko dira.

b) Modulu jakin batzuen prestakuntza prozesuan parte hartuko duten irakasle espezialistei dagozkien eskaerak epe hauetan egin beharko dira:

–2020ko apirilaren 24a baino lehen, 2020-2021 ikasturteko lehen hiruhilekoan hastekoak diren zerbitzuetarako.

–2020ko azaroaren 20a baino lehen, 2021eko urtarriletik aurrera hastekoa den irakaskuntzarako.

Horrenbestez, ikastetxeetako lanbide arloko departamentu didaktikoek aztertu beharko dituzte espezialistak kontratatzeko beharrak, eta bere ikastetxeko zuzendaritzari bidali beharko dizkiote kontratazio proposamena 2019-2020 ikasturteko lehen hiruhilekoan. Proposamen horretan jaso beharko dira Hezkuntza Departamentuak eskatutako kontrataziorako datu guztiak. Eskaerek behar bezala oinarriturik egon beharko dute.

23.–Europass gehigarria.

Europass gehigarriak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen titulu ofizialari eransten zaion agiri bat da, hirugarrenek hobeki ulertzeko helburua duena, batez ere, beste herrialde bateko enplegatzaile edo erakundeek hobeki uler dezaten tituluaren esanahia, tituludunak eskuratutako gaitasunei dagokienez. Europass gehigarria ez da titulu ofizialaren ordezko bat, ingelesez azaltzen den osagarri informatibo bat baizik.

Gehigarri horretan tituludunak eskuratutako ezagupenak eta gaitasunak azaltzen dira, bere intereseko teknikari tituluari edo goi mailako teknikari tituluari dagokionez. Titulu ofizialetan ageri den informazioaren osagarri bat da, titulua hobeki ulertzeko, titulua egiten den herrialdetik kanpora, batez ere.

Ikasleak eskatuz gero, ikastetxeak behartuak daude gehigarri hori egin eta luzatzera, esteka honetan dauden ereduen arabera:

https://www.mecd.gob.es/mecd/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/general/educacion/0-europass/ficha.html

24.–Erreklamazioak.

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan gertatzen diren erreklamazioek kontuan hartu beharko dituzte martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako alderdiak.

Ikasleei eta, horiek adingabeak izanez gero, legezko ordezkariei segurtatzeko ikasketen bilakaera eta errendimenduaren balorazio objektiboa eginen dela, eskatzen zaizkien argibide guztiak emanen dituzte irakasleek, eta, horretarako, ahalbidetuko dute probak, ariketak, lanak eta abar ikustea, ikastetxeak ezarritako prozeduraren arabera.

Orobat, ikasleek edo, adingabeak izanez gero, legezko ordezkariek zilegi izanen dute balorazio eta kalifikazioei buruzko argibideak eskatzea irakasleari. Argibideak eskatzeko edo bidezko erreklamazioak egiteko prozedura Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 21ean eman 49/2013 Foru Aginduan araututakoa izanen da.

Halaber, ikasleek eta, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea izanen dute ebaluazioaren prozesua egiteko erabili diren agirien eta bestelako elementuen kopiak eskuratzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.a) artikuluaren arabera.

Arte eskolek zerbitzu hori gauzatzeko behar den berariazko prozedura (komunikazio bideak, eskaera epeak, entrega epeak, tasak...) arautu beharko dute plangintza instituzionalaren beren agirietan.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduak, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema, ezartzen du, 10.4 artikuluan, ezen modulu baten amaierako kalifikazioaren aurkako erreklamazioak aurkeztu eta gertatuko balitz kasuko departamentua pertsona bakar batek osatua izatea edo departamenturik ez izatea eta erreklamazioa jarri zaion modulua ikastetxean irakasle bakarrak emandakoa izatea, orduan ikastetxeko zuzendaritzak erreklamazio hori Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri behar duela, erreklamazioa jarri eta hurrengo bi egun balioduneko epean.

V. KAPITULUA

Hezkuntza Departamentuko beste irakaskuntzetarako ere amankomunak diren jarraibideak

25.–AbiesWeb eta eskolako liburutegia.

Ikastetxeek eskatuz gero, eskura dute AbiesWeb programa, eskolako liburutegien kudeaketa informatizatua egiteko programa. Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak instalatu eta martxan jarriko du. AbiesWeb erabiltzeko oinarrizko ikastaroa eginen dute, eta ikastetxeak programaren arduradun izateko aukeratzen dituen pertsonak horretara joaten ahalko dira.

Eskolako liburutegiaren kudeaketaren arduradunei beste ordu bat edo beste bi ordu esleitzen ahal zaizkie kudeaketa informatikoa egiteko eta eskolako liburutegia garatzeko, betiere ikastetxeko ordutegia kontuan hartuta.

Eskolako liburutegiko arduradunen eginkizuna izanen da honako zeregin hauek egitea:

–Funts bibliografikoak eta bestelako materialak automatizatzea eta antolatzea.

–Mailegu sistema antolatzea.

–Artearen sektore profesionalarekin lotutako argitalpen artistiko eta zientifiko-teknikoak irakur daitezen bultzatzeko ekintzak sustatzea.

–Liburutegiaren aldetik laguntza ematea ikastetxean antolatzen diren programak eta proiektuak egiteko orduan.

–Liburutegiaren ordutegia antolatzea, bai eskola-orduetan bai eskola-orduetatik kanpo, bai eta ikastetxeak zehaztutako beste ordutegi batzuk ere.

26.–Ikastetxeko hizkuntza proiektua.

Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetarako, aipatu proiektua aplikatzea borondatezkoa izanen da, bat etorriz Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren prestaketa arautzen duen otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoarekin.

Borondatez hura aplikatzea erabakitzen duten ikastetxeek, otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, ikastetxeko hizkuntza egoeraren diagnostiko bat eginen dute 2019-2020 ikasturtean, aurrez egina ez badute, ikastetxeko hizkuntza batzordearen bidez. Diagnostiko horrek hezkuntza komunitatea osatzen dutenen hizkuntza aberastasuna, erabilera eta presentzia bildu behar ditu, curriculumeko hizkuntzak ez ezik egon daitezkeen beste batzuk ere aintzat hartuz. Diagnostikoak lortu nahi diren hizkuntza-helburuak ezarriko ditu, adostasunez. Helburuak zehazteko eta diagnostikatzeko prozesuen emaitzak ikasturtearen amaierako memorian jasoko dira.

Ikastetxeek Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren aholkularitza izanen dute. Era berean, honako esteka honetan orientazio gida bat izanen dute eskura:

https://sites.google.com/educacion.navarra.es/plcnavarra/plcihp

Curriculumeko hizkuntzei dagokienez, ikastetxeek maila bakoitzean irakasgai bakoitza zer hizkuntzatan irakasten den zehaztu beharko dute Educa kudeaketa sisteman (Ikastetxearen menua - Ikasketa-plana - Irakasgaiaren hizkuntza).

27.–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

27.1. Gaitasun digitala eta hezkuntzako teknologia.

Hezkuntza Departamentuak jarraituko du dagoeneko martxan dauden beste neurri batzuk sustatzen, hala nola banda zabal ultrazkarra hedatzeko plana eta zaharkitzen doan ekipamendu informatikoa berritzea.

Ikasturte honetan jarraipena emanen zaio Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako estrategiari, bat-bat ereduaren arabera (ikasle bat, gailu bat). Horretarako, ikastetxeei orduak eman zaizkie ikastetxeko eraldaketa digitalaren arduradunarentzat.

Ikastetxeetako eta ikasgelako prozesuetan hezkuntza teknologiak integratzera bideratutako bi figura dira hezkuntza teknologiaren koordinatzailea eta hezkuntzaren eraldaketa digitalaren arduraduna.

–Hezkuntza teknologiaren koordinatzailea ikastetxeko prozesuez arduratzen da gehienbat (softwarea instalatzea, oinarrizko mantentze-lanak, inbentarioaren kudeaketa, dokumentuen kudeaketa, erosketak, baimenen konfigurazioa, e.a.)

–Hezkuntzaren eraldaketa digitalerako arduradunaren funtzioak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin lotuta daude, baita hezkuntza teknologiak ikasleen gaitasun digitalak garatzeko modu gisa integratzeko moduarekin ere. Besteak beste, haren funtzioetako bat gainerako irakasleei prestakuntza ematea da, alderdi metodologikoei, tresna nahiz aplikazioei, erabilera-arauak errespetatzeari, mailegurako araudiari eta abarri buruz.

Bi figura horiek modu koordinatuan lan egin behar dute, elkarren artean zerikusia duten prozesuak baitaude (hiru metakategoriatan banatu ditugu: kudeaketa, komunikazioa eta didaktika). Hausturak, finantzen kudeaketa edo fidantzak bezalako kudeaketak, elkarrekin landu beharko dituztenak.

Funtzio zehatzak IKT zerbitzuen katalogoan argitaratuko dira.

Hezkuntza teknologiaren koordinatzailea, halaber, ikasleek heziketa digitala jasotzeko duten eskubidearen sustatzailea izanen da, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoak ezartzen duen bezala, eta ikastetxearen arlo horretako prozesuekin lotutako jardunbide egokiak bultzatuko ditu. Funtzio hori betetzeko, beharrezko tresnak, gaitasun digitalak eta derrigorrezko prestakuntza jasoko du koordinatzaileak.

27.2. IKT zerbitzuen katalogoa.

IKT zerbitzuen katalogo bat dago, ikastetxeko langile guztiek ezagutu behar dutena; izan ere, ekipo informatikoekin eta ikastetxearen konexioarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuak azaltzen baitira bertan: nola kudeatu matxura informatikoak eta eskaerak, nola erosi ekipoak, inbentarioa kudeatzeko modua, erabilgarri dagoen softwarea, nola konektatu wifi-sarera, e.a.

Zuzenean web-orri honen bidez sar daiteke: https://www.educacion.navarra.es/web/serviciostic/inicio. Edo, bestela, bada sarbide zuzen bat Hezkuntza Departamentuko webgunean ere.

27.3. Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (ELZ).

Ekipamenduei nahiz konexioari dagokienez ikastetxeetan sortzen diren matxura informatikoak jakinarazteko eta konpontzeko, Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (ELZ) dago, telefonogune batez eta zenbait teknikariz osatutakoa.

Ikastetxeko edozein langilek (irakasleek nahiz administrazio eta zerbitzuetako langileek) ematen ahal dute matxura informatiko baten berri; horretarako, ELZra dei egin beharko dute (848 425050), arazoa azaldu, eta matxura duen ekipoa eranskailuan duen zenbakiaren bidez identifikatuz.

ELZko teknikari informatikoak matxura informatikoak urrundik konpontzen saiatuko da eta, hori posible ez bada, kanpoko enpresa baten bidez (gaur egun, CONASA) kudeatuko ditu gorabeherak. Enpresa horrek ikastetxean bertan konponduko ditu matxurak.

27.4. GLPI online aplikazioa.

https://inventario.educacion.navarra.es/glpi/ GLPI online aplikazioan, ikastetxe bakoitzak bere ekipo informatikoen inbentarioa ikusten ahalko du, baita horien gorabeherak ere, berriak zein amaitutakoak, eta egokitzat jotzen duen informazioa edo jarraipenak gehitzen ahalko ditu.

IKT zerbitzuen katalogoan aplikazio hori erabiltzeko gidaliburu erraz bat dago, ikastetxeko kontuarekin eta pasahitzarekin atzitzen ahal dena.

27.5. Ekipo informatikoen inbentarioa.

GLPI aplikazioan etiketatuta eta inbentariatuta daude ikastetxeetako ekipamendu informatiko guztiak (mahai gaineko ordenagailuak, pantailak, ordenagailu eramangarriak, Chromebox gailuak, tabletak, proiektagailuak, arbel digitalak, monitore interaktiboak eta inprimagailuak).

Eranskailuak oso garrantzitsuak dira matxura bat dagoenean ekipoak identifikatzeko; hori dela eta, ikastetxeak neurriak hartu beharko ditu ekipamenduek identifikazio eranskailuak gal ez ditzaten. Eranskailu horiek desagertzen badira, ikastetxeak zenbaki berdineko beste batzuk jarri beharko ditu, edo errotuladore ezabaezin batekin idatzi beharko du (zenbaki hori GLPI inbentarioan bila daiteke).

27.6. Matxura informatikoak konpontzeko kontratua.

Ikastetxeetako matxura informatikoak konpontzeko kontratu bat dago (egun CONASA enpresa da adjudikazioduna), eta, horri esker, egunean bertan edo hurrengo egunean konpontzen dira gorabeherak edo ordezko ekipamendu bat uzten da ikastetxean, inolako kosturik gabe.

IKT zerbitzuen katalogoan kontratu horren laburpena ikusten ahal da.

Barnean hartzen ditu hardwarearen matxurak (piezak edo ekipamendu osoak ordeztea) eta sistema eragilearen arazoak.

Konpondutako edo ordeztutako ekipoa erabiltzeko prest gelditu behar da; horretarako, baliteke beharrezkoa izatea sistema eragilea berriro instalatzea, inprimagailuak eta arbelak konfiguratzea, antibirusa, inbentario-agentea eta LibreOffice instalatzea eta erabiltzailearen dokumentuak konpondutako ekipora pasatzea.

Ez dira estaliko honako hauengatik sortzen diren gorabeherak: erortzeak, nahitako kalteak, ekipoaren erabilera okerra, lapurretak, gainkarga elektrikoak eta abar.

27.7. Ekipamendu informatikoaren erosketa.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 951/2018 Ebazpenean adierazten den bezala:

“Unibertsitatez kanpoko ikastetxe bateko zuzendariak ikastetxearen funtzionamendurako behar diren obrak, hornidurak eta zerbitzuak kontratatzen ahalko ditu, baldin eta kontratuaren zenbatekoak 5.000 euro (BEZa kanpo) gainditzen ez baditu, salbu gastua zentralizatuta badago edo hornidura- edo laguntza-enpresarekin atxikipen akordioa bada.

Hala ere, ikastetxeetako ekipo informatiko eta sareen kudeaketa eta mantentzea hobetu eta ikastetxeen premiak hobeki ezagutzearren, mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, pantaila interaktiboak, Chromebook gailuak, inprimagailuak eta proiektagailuak erosteko eskaeren kasuan, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak oniritzi teknikoa eman beharko du Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalaren bidez, diru-kopurua edozein delarik ere.”

Esparru-akordio bat dago, eta horren arabera hornitzaile batzuk homologatu dira, eta ikastetxeetarako egokienak diren ekipo informatikoak aukeratu (mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, proiektagailuak, monitore interaktiboak, arbel digitalak, Chromebook gailuak, pantailak, inprimagailuak, e.a.).

Non eta ez duen Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak salbuespenik baimentzen, hautatutako ekipoen zerrendan egon behar du ikastetxeek erosten duten ekipamendu informatikoak, eta hornitzaile homologatuei erosi behar zaie.

IKT zerbitzuen katalogoan argitaratuta daude ekipoen nahiz hornitzaileen zerrendak, dagozkien eskaera-txantiloiekin, baita ikastetxeek ekipamendu hori erosteko jarraitu behar dituzten argibideak ere.

Ikastetxeak ezin izanen du onartu dohaintzan emandako edo bigarren eskuko ekiporik, arazoak sortzen baitituzte mantentze-lanetan eta segurtasunean, Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak baimendutako salbuespenak izan ezik.

27.8. Softwarea.

IKT zerbitzuen katalogoan sistema eragile askoren irudiak daude, dagoeneko software ugari instalatuta dituztenak, ikastetxeek modu errazean klona ditzaten ordenagailuetan.

Windows 7 eta Windows 8 dituzten ekipo guztiak eguneratzea eta horietan Windows 10 instalatzea gomendatzen da, Hezkuntza Departamentuak egindako W10en irudia erabilita.

ELZk (Erabiltzailearen Laguntza Zentroa) Hezkuntza Departamentuak egindako W10 sistema eragilea duten ordenagailu guztiak (mahaigainean Nafarroako Gobernuaren ikurra dute) kudea ditzake urrundik. Ikastetxeak nahi izanez gero, ordenagailua formateatzeko eta sistema eragilea berriro instalatzeko eskatzen ahal dio ELZri, edo askotariko aplikazio informatikoak instalatzeko.

Gogorarazten da ikastetxeek obligazioa dutela ekipoetan erabiltzen duten eta haietan instalatuta dagoen softwarea legezkoa dela ziurtatzeko.

LOEren 132.d artikuluaren arabera, betebehar hori zuzendariari dagokio, araudiak esleitzen dizkion eskumenei jarraikiz.

Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak software librea erabiltzea gomendatzen du, baldin eta posible bada eta beharrei erantzuten badie.

Ikastetxe batek software jabeduna erabiltzen badu ekiporen batean, dagokion lizentzia eta hori egiaztatzen duten agiriak izan beharko ditu.

27.9. Hezkuntza teknologien arduradunen prestakuntza.

Ikasturte berri bat hasten den bakoitzean, Hezkuntza Teknologien arduradun lanpostuan lehenengo aldiz aritzen diren irakasleek aurrez aurreko prestakuntza egin beharko dute eskola-ordutegian, nahitaez. Bertan haien betebeharra, dauden tresnak, jarduteko modua eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeen eskura jartzen dituen baliabideak azalduko zaizkie.

Aurretik eginkizun hori gauzatzen zuten Teknologia Berrien arduradunek ere prestakuntza hori jaso dezakete beren borondatez.

Prestakuntza horretarako deialdia Irakasleari Laguntzeko Zentroen bidez eginen da.

VI. KAPITULUA

Antolaketaren gaineko alderdiak

28.–Lanaldia.

28.1. Ohar orokorrak.

Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua.

Bestalde, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du ezen irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituztela ikastetxeko jardueretan, eta gainerako orduak (ikastetxean egon beharrik gabekoak) irakas-jarduerak prestatzeko erabiliko direla, eta irakasleen hobekuntza profesionalerako, galarazi gabe irakasleek duten obligazioa batzorde eta hautapen epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzeko, horretarako izendatzen dituztenean.

28.2. Irakasleen eskola-ordutegiari dagozkion baldintzak berreskuratzea.

Datorren 2019-2020 ikasturte honetan, aplikatuz, batetik, martxoaren 7ko 4/2019 Legean ezarritakoa, zeinaren bidez hobetzen baitira unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren esparruan irakaslana eta irakaskuntza gauzatzeko baldintzak, eta, bestetik, “Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna”, irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez argitaratu zena, prozesu bat egiten hasi da Bigarren Hezkuntzako, Araubide Bereziko Irakaskuntzetako eta Lanbide Heziketako irakasleen eskola-ordutegiari dagozkion baldintzak berreskuratzeko.

Hori horrela, 2019-2020 ikasturtetik lanaldi osoa daukaten irakasleek:

a) Astean 18 eskola-ordu izanen dituzte (zuzeneko irakaskuntza eta eskola-ordu gisa zenbatzen direnak), uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuan ezarritako ordu tipologiaren arabera. Irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduan argitaratutako “Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean”, eranskineko II.4 atalean, 18 ordu horiek zehazten dira zuzeneko irakaskuntzako ordu gisa, eta adierazten da halakotzat hartuko direla eskola-ordu gisa zenbatutako haiek.

b) Eskola-ordutzat jotako gainerako orduak, erreferentzia eginez lanaldi osoaren ordu murrizketatik ateratako 2 orduei (hogei ordutik hemezortzi ordura), honelakoetarako baliatuko dira: bizikidetzarako, liburutegirako, IKTetarako eta beste eginkizun, plan eta proiektuetarako, izan Hezkuntza Departamentuak proposaturikoak izan ikastetxearenak berarenak.

Hala bada, 2018-2019 ikasturtera arte izandako egoera, honako hau zena:

ESKOLA-ORDUAK

20

Zuzeneko eskola-orduak

Eskola-ordutzat zenbatzen diren orduak

ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK

5

Hemendik aurrera hau izanen da, martxoaren 7ko 4/2019 Legeak eta “Itunak” ukitzen dituzten orduei dagokienez:

ESKOLA-ORDUAK (Itunean “zuzeneko eskola-orduak” bezala agertzen direnak)

18

Zuzeneko eskola-orduak

Eskola-ordutzat zenbatzen diren orduak

20 ordutik 18 ordura murriztetik ateratako orduak

2

Ordu berriak, “Itunean” eskola-ordu gisa zenbatu beharreko ordutzat jotzen direnak (dedikazio jarduera berariazkoekin)

ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK

5

28.3. Eskola-orduak.

18 eskola-orduetan sartzen dira ikasleei eskola edo irakaskuntza ematea, eta hala ezarritako gainerako jarduerak eta zereginak bai uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren arabera (zuzeneko irakaskuntzako ordu gisa nahiz eskola-ordu gisa zenbatu beharreko ordu gisa), bai Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko itunak aplikatzetik sortzen diren erabakien arabera.

28.4. Eskola-orduak 20tik 18ra murriztetik ateratako orduak.

Eskola-orduak 20tik 18ra murriztetik ateratako orduak, irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduan argitaratutakoa aplikatuz, erabiliko dira bizikidetzarako, liburutegirako, IKTetarako eta Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeek berek proposatutako beste zeregin, plan eta proiektu batzuetarako.

Arte eskolen kasuan, Hezkuntza Departamentuak proposatutako zeregin, plan eta proiektuak izanen dira ondorioztatzen direnak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren “jarduketa planean” proposatutako bost jarduketa lerroetatik, zeinak eskolek txertatu eta bere egin baitituzte egoki jo ahala, beren autonomia baliatuz, ikastetxeko hezkuntza proiektuan eta urteko programazio orokorrean.

Zehazterakoan eskola-ordu gisa zenbatzen diren bi ordu horien dedikazioa, gainerakoen gainetik lehentasuna izanen du orduak ematea ikastetxearen zuzendaritzak erabakitako eta bere plangintza instituzionaleko agirietan jasotako zeregin, plan eta proiektuetan, aurreko apartatuan aipatutako beste batzuen artean.

28.5. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak emanen dira uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuan eta “hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan” ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik ondorioztatzen diren jarduerak eta zereginak egiteko.

Arte eskolen kasuan, jarraibide hauek hartu beharko dira kontuan astean zenbatu beharreko ordu osagarri horietan egin beharreko jarduerei dagokienez:

–Guardiak egiteko, 30. jarraibidean ezarritakoari jarraituko zaio. Eranskin honetako guardiak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

–Koordinazioari eskaintzen zaizkion orduak (departamentuko bilerak, irakasle taldeenak...) egiten ahalko dira ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian. Ikastetxeko zuzendaritzari dagokio zehaztea.

–Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea eta berrikustea (urteko programazio orokorra eta ikastetxeak aipatu agirietan zehaztutako programak).

28.6. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Hilabetean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak emanen dira uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuan eta “hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan” ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik ondorioztatzen diren jarduerak eta zereginak egiteko.

28.7. Irakasleen lanaldiaren laburpena.

Laburpen gisa, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako irakasleen jardunaldia honako hau izanen da:

IRAKASLEEN LANALDIAREN LABURPEN KOADROA

URTEKO LANALDIA

(225/1998 FDaren 1. artikulua)

ASTEAN 30 ORDU IKASTETXEKO JARDUERETARAKO

(225/1998 FDaren 2. artikulua)

ASTEAN 25 ORDU (ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ESKOLA-ORDUEN ETA ORDU OSAGARRIEN BATURA)

(225/1998 FDaren 24. artikulua)

18 ESKOLA-ORDU (1)

ZUZENEKO IRAKASKUNTZAKO ORDUAK

ESKOLA-ORDU GISA ZENBATZEN DIREN ORDUAK

2 ORDU (2)

ESKOLA-ORDUAK 20TIK 18RA MURRIZTETIK ATERATZEN DIRENAK

ASTEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK, ASTEAN 5 ORDU

HILABETEAN ZENBATU BEHARREKO ORDU OSAGARRIAK, ASTEAN 5 ORDU

(225/1998 FDaren 26. artikulua)

URTEKO LANALDIA OSATU ARTEKO GAINERAKO ORDUAK

(1) Eskola-orduak “zuzeneko eskola-ordu” gisa aipatzen dira “Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean”, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez.

(2) Eskola-orduak 20tik 18ra murriztetik ateratako 2 orduak “gainerako eskola-ordu” gisa aipatzen dira “Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunean”, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez.

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lanegunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute irakasleek.

28.8. Informazioa arte eskolen jarduera berariazkoei buruz eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak eta ikastetxeek berek sustatutako programa eta proiektuei buruz.

Arte eskolek, 2019ko azaroaren 1a baino lehen, laburpen taula bat bidali beharko dute Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira. Taula horrek ikastetxean zereginak nola banatuko diren azaltzen du, astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriei dagokienez eta eskola-orduak 20tik 18ra murriztearen ondorioz ateratzen diren 2 orduei dagokienez; han jasoko da, halaber, zein izanen den irakasleen parte-hartzea (ordutan) zazpi ordu horietan egin beharreko jardueretan. Dokumentu hori, zeina informatiboa izanen baita Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiarentzat, oinarri izanen da analisia egiteko, 2019-2020 ikasturtean zehar, arte eskoletan garatzen diren zereginei buruz eta ikastetxe horietako irakasleek egiten duten lanari buruz.

29.–Zuzendaritza-taldeen koordinazioa.

Arte eskolak elkarrekin eta lanbide heziketako irakaskuntzak eta kirol irakaskuntzak ematen dituzten beste ikastetxe batzuekin hobeki koordina daitezen, eta dauden programetan parte hartzea bultzatzeko asmoz, zuzendariak ez du irakastordurik izanen astearte goizetan, ikastetxean posible den neurrian.

30.–Irakasleak lanera ez agertzea.

Aldi baterako ezintasun batengatik irakaslea lanera agertzen ez denean arte eskolako zuzendaritzak egin behar duen kontrola Hezkuntza Departamentuko webgunean ezarritakoari jarraituko zaio:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal

Aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden langileek bajaren frogagiria aurkeztu behar dute gehienez ere 3 eguneko epean lanera huts egindako lehen egunetik zenbatzen hasita. Frogagiri hori ikastetxeko zuzendaritzan nahiz Hezkuntza Departamentuan aurkez daiteke.

Hezkuntza Departamentuan aurkeztu nahi bada, ohiko posta baliatu behar da, edo, bestela, erregistro ofizialen bat, eta jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira beti. Ohiko posta erabiliz gero, eta betiere epeak bete ahal izateko ordezkapenen, kotizazioen eta nominan eragina duten gainerako elementuen ondorioetarako, beharrezkoa da posta elektronikoz kopia bat aurreratzea, helbide honetara bidalita: bajaseducacion@navarra.es.

Baja partea Hezkuntza Departamentuan aurkeztuz gero, nahitaezkoa izanen da horren kopia bat ahal den lasterren lantokian aurkeztu edo bertara bidaltzea, lantokian absentzia datak zehazki jakin ditzaten. Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz salbuespenezko egoera bat gertatzen denean, agiria bidali ordez telefonoz jakinarazten ahalko da.

Altaren frogagiria zuzendaritzan aurkeztu behar da, lanera itzultzeko egunean berean. Hutsegiteen egiaztagiria aurkezten ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.

31.–Guardiak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

Arte eskoletan ematen diren arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalak hezkuntza etapa batekoak baino gehiagokoak izaten dira:

–Lanbide Heziketa Bereziko zikloak.

–Derrigorrezko hezkuntzaren ondokoa: erdi mailako zikloak.

–Goi mailako hezkuntza: goi mailako zikloak.

Irakasleak huts eginez gero, guardiak antolatzeko sistema bat ezarri beharko du arte eskolak, Lanbide Heziketa Bereziko zikloetako eta erdi mailako zikloetako ikasleei arreta emateko norbait izanen dela bermatzeko. Goi mailako zikloetan irakasleak huts eginez gero, arte eskolako zuzendaritzak aukeran izanen du guardia jartzea ala ez.

Guardiako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik libre gelditzen diren ikasleei arreta ematea.

Irakaslea lanera ez agertzea aurreikusita badago, egin beharreko jarduerak ikasketaburuarekin koordinatuko ditu irakasleak.

b) Korridoreetan ordena zaintzea, eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.

c) Beren guardia-orduetan sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, bai eta ikastetxe bateratuko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako jarduketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

d) Beren guardia-orduetan, irakasleak eskoletara, zaintza-txandetara, liburutegira edo bestelako jardueretara joaten diren edo ez eta atzeratzen diren jakinaraztea ikasketaburuari, idatziz.

e) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.

Zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten guardia-orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta guardia-ordu guztiak beteta badaude.

Educa aplikazioak modulu berri bat du irakasleen guardia-orduak kudeatzeko, eta hura erabiltzea gomendatzen dugu. Ikasgelako koadernoaren agendarekin lotuta dago, egin beharreko jarduerak jakinaraztea errazten du, zaintzako irakasleak izendatzeko aukera ematen dio zuzendaritza taldeari eta prozesuaren estatistika bat eskaintzen du.

Gertatuko balitz arte eskolak ezarritako guardiako irakasleek guardiaren bat ezin betetzea, ikasketaburuak irakasle bat izenda dezake guardia hori egiteko.

32.–Nahitaezko prestakuntza.

Prestakuntza etengabeko 35 orduak irakasleen eskubide eta betebehar bat dira, bai eta hezkuntza administrazioen eta ikastetxeen erantzukizuna ere, azken helburua izanik Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasle lanbidea garatuz.

Prestakuntza etengabearen helburua da lanbide gaitasunak perfekzionatzea behin dagokion kidegoan sartzeko fasea amaitutakoan. Bi prestakuntza mota hauetan banatzen da: ikastetxeko prestakuntza (ikastetxeko prestakuntza plana) eta banakako prestakuntza (urteko prestakuntza plana).

Hori horrela, ikastetxeek prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko dute ikastetxeko irakasle guztientzat. Prestakuntza horrek 12 ordu iraunen du gutxienez.

Ikastetxearen prestakuntza planean jasoko dira prestakuntza instituzionaleko programaren edukia eta ikasturteko ordu banaketaren aurreikuspena; zuzendaritza taldeak finkatuko eta antolatuko ditu, kontuan hartuta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak proposatzen dituen lerro eta sare estrategikoak eta titulu berriak ezartzetik sortzen diren beharrak, bai eta hobekuntza planaren helburuak ere. Prestakuntza hori lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du irakasle guztiek egiten dutela.

Ikastetxe bakoitza atxikia dago Irakasleentzako Laguntza Zentro (ILZ) bati, eta erreferentziazko aholkulari bat dauka, ikastetxeko prestakuntza plana prestatzen laguntzeko, hautemandako prestakuntza premietan oinarrituta. Halaber, ikastetxeko prestakuntza plana egiteko, oinarri hartuko dira Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztutako prestakuntza premiak. Ikastetxe bakoitzak prestakuntzako arduradun bat izendatuko du lotura lanak eginen dituena ikastetxearen eta ILZko aholkulariaren artean eta ikastetxearen eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren artean. Ez bada inor izendatzen, ikasketa buruak hartuko du zeregin hori ere bere gain.

Prestakuntza instituzionaltzat joko da Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak gidatutako sareetan parte hartzea, hala nola, KIMUA programako metodologia aktiboen sarean parte hartzea. Halaber, prestakuntza instituzionaltzat hartzen ahal da zuzendaritza taldearen gidaritzapean sare hauetako batean parte hartzea: Osasuna sustatzen duten Eskolen Sarean, Eskola Jasangarrien Sarean eta Eskola Solidarioen Sarean. Prestakuntza instituzionaltzat hartzen ahal da, halaber, Hezkuntza Departamentuko atalek sustatutako programetan parte hartzea, baldin eta irakasleentzako prestakuntza barne hartzen badute.

Ikastetxe batean lan egiten duten irakasle guztiek bertan dauden bitartean antolatzen diren prestakuntza instituzionaleko jarduerak egin beharko dituzte, salbu eta, ikasturte berean, beste ikastetxe batean egin badituzte prestakuntza instituzionaleko gutxieneko 12 orduak. Kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendaritzari, prestakuntza mota eta egindako ordu kopurua adierazita. Ordu kopuru hori 12tik beherakoa bada, irakasleak kopuru hori lortu arte falta direnak egin beharko ditu, gutxienez.

Ikasturte bakoitzean prestakuntza instituzionala nahitaez bete beharrekoa bada ere, norberaren prestakuntza bi ikasturteko epean egin daiteke, baldin eta bi urte horietan prestakuntzan emandako orduen kopuruak betetzen badu lehenengo paragrafoan ezarritakoa.

33.–Arte eskolen antolaketa-neurri berariazkoak.

Arte eskolen funtzionamendua hobea izateko, ondoren azaltzen diren alderdiak kontuan hartu behar dira.

33.1. Departamentuko burua aukeratzea.

Departamentu didaktiko bakoitzak buru bat izanen du, arte eskolako zuzendariak hautatua, eta ikasturte batez arituko da karguan.

Departamentuko burua honako hau izanen da: Bigarren Hezkuntzako irakasleen edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoa izanik, kasuan kasuko arte eskolan behin betiko destinoa duten espezialitateko irakasleetatik katedradun gisa antzinatasun handiena duena.

Bi irakaslek edo gehiagok antzinatasun bera baldin badute katedradun gisa, katedradun izateko oposizio-lehiaketan edo sarrerako lehiaketan lortutako ordenaren arabera eginen da izendapena.

Irakasle katedradunik ez badago, zuzendariak departamentuko kideetako bat izendatuko du departamentuburu, haiei entzun ondoren. Kasuan kasuko kidegokoak eta espezialitatekoak izanik, arte eskolan behin betiko destinoa duten irakasleek izanen dute lehentasuna.

Eskolan behin betiko destinoa duten irakasleen artean ez badago behar den kidegoko eta espezialitateko irakaslerik, behar den espezialitatean lizentziadun titulua edo horren baliokidea duen beste kidego bateko irakasle bat izendatuko du, eskolan behin betiko destinoa dutenen artetik. Horrelakorik ezean, zuzendariak departamentuko kideen arteko edozein irakasle izendatuko du, haiei entzun ondoren.

33.2. Irakasgaien eta moduluen banaketa eta hautaketa.

Ekainaren 20ko 27/2012 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuari erantsi zitzaion zortzigarren xedapen gehigarriak agintzen duenez (225/1198 Foru Dekretu horren bidez Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatu ziren), arte eskoletan zerbitzuak ematen dituzten irakasleei foru dekretu horren IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

Aipatutako IV. tituluan, eta, zehatzago, 28. artikuluan, hautaketaren hurrenkera ezartzen da eta xedatzen da foru dekretu hori aplikatzearen ondorioz sor litekeen kasuistika garatuko dela urte bakoitzeko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraibideetan.

Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntzan aritzeko behar diren prestakuntza arloko baldintzak zehaztu ziren, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta araubide bereziko irakaskuntzetarako, eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako espezialitateak ezarri ziren. Errege dekretu horren 8.2 artikuluan ezarrita dago Arte Batxilergoa arte irakaskuntzen ikastetxeetan ematen denean, behar diren arte irakaskuntzetako kidegoetako irakasleek ematen ahalko dituztela irakasgai horiek, prestakuntza egokia baldin badute.

Abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz (errege dekretu horren bidez Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako espezialitateak ezarri ziren, kidego horietako irakasleak aipatu espezialitateetara atxiki ziren eta eman beharreko irakasgaiak eta moduluak ezarri ziren), funtzionario horiek VI. eranskinean aipatzen diren Arte Batxilergoko irakasgaiak ematen ahalko dituzte hezkuntza administrazioek ezartzen dituzten baldintzetan, deusetan galarazi gabe azaroaren 29ko 1707/1991 Errege Dekretuaren V. eranskinean aipatzen diren espezialietateetako irakasleek irakasgai horiek emateko duten beharra eta lehentasuna.” Errege dekretu hori azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuak indargabetu zuen, baina horren IV. eranskina lehen aipatutako V. eranskinaren baliokidea da.

Halaber, abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuaren 3.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko funtzionarioei dagokienez, funtzionario horiek Arte Batxilergoaren curriculumeko arte lantegiak irakasten ahalko dituzte, hezkuntza administrazioek ezarritako baldintzetan.

Hortaz, arte eskoletan, antolaketa neurri hauek aplikatuko dira:

33.2.1. Irakasgaien eta moduluen banaketa.

Banaketa hori egiteko orduan, batez ere arrazoi pedagogikoak eta espezialitatearekin lotutakoak hartuko dira kontuan.

a) Arte Batxilergoko irakasgaiak, ahal dela, Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioek emanen dituzte, betiere bakoitzaren espezialitateak irakasteko eskumena esleiturik baldin badu azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakoa aplikatuz. Lehentasun hori galarazi gabe, aipatutako errege dekretuaren V. eranskineko espezialitatekoak diren Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioek ere irakasten ahalko dute Batxilergoan.

b) Arte Batxilergoa arte irakaskuntzen ikastetxeetan ematen denean, kasu bakoitzerako prestakuntza egokia duten arte irakaskuntzetako kidegoko irakasleei esleitzen ahalko zaizkie irakasgaiak.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko funtzionarioek ematen ahalko dituzte Arte Batxilergoaren curriculumeko arte lantegiak.

d) Kasuan kasuko gutxieneko irakaskuntzak eta tituluak ezartzen dituzten errege dekretuetan ezarritako espezialitateetako irakasleek emanen dituzte arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetako moduluak.

33.2.2. Hautatzeko ordena.

Hautatzeko ordena bat ezarriko da Batxilergoko irakasgaietarako, beste bat, desberdina, Batxilergoko arte lantegietarako, eta beste bat arte plastikoetako eta diseinuko zikloetako moduluetarako, aurreko puntuan ezarritako irizpideak errespetatuz.

A.–Batxilergoko irakasgaiak, arte lantegiak kanpoan utzita.

1. Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

2. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak, beren departamentuan ematen den espezialitateko titularrak direnak.

3. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi badituzte.

4. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak, zerbitzu eginkizunetan daudenak.

5. Destinoaren zain dauden Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleak.

6. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

7. Zerbitzu berezietan dauden funtzionarioak eta mugagabeko lan-kontratudunak.

8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

9. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakastordu aski ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi dituztenak.

11. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko irakasleak.

12. Destinoaren zain dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko irakasleak.

13. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

14. Zerbitzu berezietan dauden funtzionarioak eta mugagabeko lan-kontratudunak.

15. Administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatutako irakasleak.

B.–Batxilergoko arte lantegiak.

Hezkuntzako kontseilariaren 47/2015 Foru Aginduaren bosgarren xedapen gehigarriaren arabera (agindu horren bidez Batxilergoa ezarri, haren egitura garatu, antolaketa arautu eta ordutegia finkatu zen, Nafarroako Foru Komunitatean), arte eskolako zuzendariei dagokie irakasgai horiek arte eskolan dauden departamentuetako bati atxikitzea, eta departamentu hori arduratuko da irakasgaiekin lotutako kontuez.

C.–Arte plastikoetako eta diseinuko zikloetako moduluak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

2. Irakasle hauek:

  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegokoak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

Biek ere beren kidegoari dagozkion moduluen artean aukeratuko dute, arte eskoletan ematen diren heziketa zikloei dagozkien tituluak eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituzten errege dekretuen arauekin bat.

3. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakastordu aski ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi dituztenak.

4. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko irakasleak.

5. Destinoaren zain dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko irakasleak.

6. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

7. Zerbitzu berezietan dauden funtzionarioak eta mugagabeko lan-kontratudunak.

8. Administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatutako irakasleak.

33.2.3. Aukeratzeko lehentasuna.

Aurreko hiru ataletako bakoitzean, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 28. artikuluaren azkeneko zatian ezarritako irizpideen arabera zehaztuko da aukeratzeko lehentasuna (dekretu horren bidez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatu ziren).

34.–Artea Garatzeko eta Sustatzeko Departamentua.

Arte eskolek, inguruabarrek hala eskatzen dutenean, Artea Garatzeko eta Sustatzeko Departamentua eratzea proposatzen ahalko dute; haren eginkizunen artean ikastetxeko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak programatzea eta garatzea egonen da, jarraian ezarritakoarekin bat:

a) Eraketa.

Departamentuak buru bat izanen du, eta, egiten den jarduera bakoitzeko, horren ardura duten irakasleak gehituko zaizkio.

b) Departamentuko burutza.

Artea Garatu eta Sustatzeko Departamentuko burua irakasle bat izanen da, karrerako funtzionarioa edo mugagabeko lan-kontratuduna, ikastetxean behin betiko destinoa izanik jardunean dagoena. Zuzendariak izendatuko du, urte baterako, beste departamentuetako buruen iritzia entzunda.

c) Departamentuko buruaren eginkizunak.

Departamentuko buruak, ikasketaburuaren menpean zuzenean, eginkizun hauek izanen ditu:

–Curriculum proiektuen prestaketan parte hartzea.

–Departamentuak ikasturte osoan eginen dituen jardueren urteko programa prestatzea. Programa horretan gainerako departamentuen, irakasleen, ikasleen eta gurasoen proposamenak bilduko dira.

–Ikasleei departamentuaren jarduerei buruzko informazioa ematea, ikastetxean eginen diren erakusketei eta kultur ekitaldiei buruzkoa bereziki.

–Erakusketak eta kultur ekitaldiak sustatu, koordinatu eta antolatzea, beste departamentuekin, klaustroarekin, ikasleen ordezkarien batzordearekin eta guraso elkarteekin elkarlanean.

–Ikasketa bidaien, eskola trukeen eta, oro har, ikastetxean ikasleekin antolatzen den edozein txangoren edo bidaiaren antolaketa koordinatzea.

–Eskola Kontseiluak jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko ematen dituen baliabide ekonomikoak banatzea.

–Arte eskolako liburutegiaren erabilera antolatzea.

–Egindako jarduerak ebaluatzeko memoria bat prestatzea (urteko programazio orokorraren azken memorian sartuko da).

35.–NUHEOko irakasle laguntzaileak.

Irakasle laguntzaileak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekiko lankidetza programa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dutenak dira.

Irakasle laguntzaileek eginkizun eta betebehar hauek izanen dituzte:

–Programan matrikulatutako ikasleak prestatzea kasuan kasuko hizkuntza irakaskuntzen ziurtagiria lortzeko.

–Koordinazio jardueretan parte hartzea eta programatutako estandarizazio lanak egitea.

–Ikasleen ebaluazioan parte hartzea, bai proba orientagarrietan (idatzizkoak eta ahozkoak), bai ziurtagiria lortzeko probetan (zaintza, idatzizko proben zuzenketa eta ahozko probetarako epaimahaiak).

–Ikasleei matrikulazio eta ebaluazio prozesuetan informazioa emateko lanean laguntzea.

Programa honetan laguntzaile izateagatik konpentsazio hauek jasoko dira:

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren lankidetzaren xede diren hizkuntza departamentuei irakastordu bat emanen zaie programan matrikulatutako 25 ikasleko. Irakastordu bat esleituko da mailako, ikasle kopurua 10etik gorakoa bada.

Irakasle laguntzaile guztiek 5 lanordu eman beharko dituzte urtean NUHEOren ziurtagiria lortzeko probetan (zainketa lana ziurtagiria lortzeko azterketetan, idatzizko azterketen zuzenketa eta ahozko proben epaimahaiko lana) bakoitzak konpentsatuta duen asteko irakastordu bakoitzeko.

Nafarroako Gobernuaren epaimahaiei buruzko araudian ezarritakoaren arabera erabakiko da nola tratatu kopuru hori gainditzen duten orduak.

NUHEOren departamentu bakoitzeko buruak bere irizpidearen arabera esleituko ditu goian aipatutako zereginak.

36.–Heziketa zikloetako irakasleen jarduera enpresetako, estudioetako edo lantegietako praktikaldiak irauten duen bitartean.

Enpresetako, estudioetako eta lantegietako praktikaldiak iraun bitartean, irakasleak, lehentasunez, zeregin hauetan arituko dira:

a) Enpresa, estudio eta lantegietako praktikaldiaren aurretik ebaluazio partzialaren azken saioaren ondoren gainditzeke geratu diren prestakuntza moduluak errekuperatzeko programa garatzea, bai praktikaldi horretara sartzen diren ikasleentzat, baita sartzen ez direnentzat ere. Aipatu errekuperazio programako irakasleek emandako arreta eginen da gainditu gabeko moduluak egiten diren guneetan, eta beharrezko ordutegi egokitzapenak egin behar dira arreta eman ahal izateko enpresa, estudio eta lantegietako praktikaldian sartzen diren ikasleei eta modulu horretara sartzen ez direnei.

b) Moduluren bat gainditu gabe ikasmailaz igotzen diren ikasleei arreta emateko, errekuperazio programen garapenean parte hartzea.

c) Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako tituluak lortzeko proba libreen epaimahai eta batzorde ebaluatzaileetan parte hartzea, esleitzen zaizkien zeregin eta jardueretan.

d) Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako tituluak lortzeko proba libreei dagokien enpresa, estudio eta lantegietako praktikaldia eginen duten ikasleen tutoretza egitea.

e) Zikloetako lehen mailako moduluetan laguntza ematea, irakaslana esleituta izanez gero.

f) Zuzendaritza taldeak kasuko departamentuko irakasleentzat zehaztutako guardiak egitea.

g) Ikastetxean sortzen diren beharrak estaltzea, zuzendaritza taldeak hala eskaturik.

h) Ikastetxeko Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitateko irakasleek laguntza emanen diete ikasleei eta ikasle izandakoei administrazio prozeduretan, eta, bereziki, ikasleek NAN elektronikoa edo ziurtagiri elektronikoa lortzeko prozedura erraztuko dute, haren bidez hartzen ahal baitute alta gazteen berme sisteman, besteak beste.

Aurretik deskribatu diren lehentasunezko jarduketak bermaturik daudenean, irakasleek, enpresetako, estudioetako eta lantegietako praktikaldia bitartean, honako hauetan erabil dezakete denbora:

a) Praktikaldiko tutorearekin kolaboratzea.

b) Hezkuntza Departamentuak onetsitako arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen arloko berrikuntza proiektuetan parte hartzea.

c) Langileen prestakuntza osagarrian eta prozedura ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunaren ebaluazioan laguntza ematea.

d) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.

e) Arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloak egiteko behar den gaitasun artistikoaren proba ebaluatzeko epaimahaietan parte hartzea.

f) Mugikortasun programen ondoriozko beharrei erantzutea.

h) Metodologia aktiboak garatzeko asmoz (hala nola proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza) sortzen diren lantaldeetan parte hartzea, lehentasunez KIMUA Progamakoak direnetan. Hori helburu, hurrengo ikasturtean ikastetxean emanen diren irakaskuntzei loturiko proiektuak planifikatu, antolatu eta programatuko dira.

i) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.

Departamentuko buruak banakako lan plana prestatu ondoren, ikasketaburuak gainbegiratu beharko du. Horretaz gain, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman beharko du.

Lan plana ongi betetzeko, horretan ari diren irakasleen ordutegi indibidualak aldatzen ahalko dira, ordutegiak prestatzeko irizpide orokorrak errespetatuz.

Enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia bukaturik, egindako jardueren memoria bat eginen dute irakasleek; gero ikastetxeko zuzendaritzak ebaluatuko du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko zaio.

37.–Familientzako informazioa - Adin txikiko ikasleak.

Adin txikiko ikasleen kasuan, ikastetxeko irakasle guztiek informazioa emanen diete familiei, ahal den lasterren, ikaslearen jarduera akademikoaren gainean eragina duten eta garapen akademiko arrunta eragozten duten gorabehera garrantzitsu guztiei buruz. Informazioa koherentziaz igorriko dela bermatzeko, irakasleek ikaslearen tutorearekin koordinatuta igorri beharko dute informazio hori.

Horretarako, ikastetxeek prozesu horiei buruz beharrezkoa den informazio guztia emanen diete gurasoei edo legezko tutoreei. Bizikidetza gatazken kasuan, ukituak gertatzen diren adingabeen legezko ordezkariei ere informazioa emanen zaie edo informazioa eskuratzeko aukera eskainiko zaie, babestu behar diren datuak eta interesak salbuetsita. Komunikazioa ahalik eta lasterren eginen da; beranduenez, hiru eskola egun igaro ondoren gertaerak ezagutzen direnetik.

38.–Eskola informazioaren kudeaketa: Educa. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

38.1. Educako koordinazioa.

Zuzendaritza taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei Educa kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta haiek ikastetxean erabil daitezen sustatu eta koordinatuko du.

Educa arloan ikastetxeetan koordinazio lana eginen duten pertsonen erregistroa izateko asmoz, zuzendariak “Educa koordinatzailea” lanpostu osagarria esleitu beharko du aplikazioan. Zuzendaritza taldeak bideak ezarri beharko ditu ikasturtean zehar laneratzen diren eta kudeaketa eginkizunak dituzten pertsonei Educaren gaineko jakintza eta erabilera bermatzeko.

Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu ikasturtearen hasieran, koordinatzaileei, zuzendaritza taldeei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei Educa plataformaren berri emateko.

Hezkuntza Departamentuaren webgunean, Educari eta posta elektronikoari buruzko atalaren barnean, jarraibideak eta bideotutorialak argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, funtzionaltasun berriak (GLPI-Educa tresna) eskatu, gorabeherak jakinarazi edo euskarria eskatzeari begira, Educa taldearekin harremanetan jartzeko prozedura adierazten da.

2019-2020 ikasturtean aurreikusita dago familien aplikazioan hobekuntzak egitea, ikasketa datuak eta ziurtagiriak eskuratzeko atari bihur dadin poliki-poliki, bai eta komunikazio sistema berri bihur dadin ere, hezkuntza komunitate osoari hedatzen zaiona eta berehalako jakinarazpenak bilduko dituena.

Irakasleek @educacion.navarra.es posta-kontuak erabili beharko dituzte, bai tutoretzan, bai beren harreman profesionaletan.

Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta-kontuak Educa-ren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > PNTE Apps posta eta kontuak > Kontuen kudeaketa). Kontu berriak egiteko premia egonez gero, zuzendariak eskatu beharko du, Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua baliatuz. Kontu korporatibo horiek karguei lotutako zereginetarako dira, eta ez dira irakaskuntzan baliatuko ikasleekin.

Zuzendariak berrikusiko ditu Educa-tik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola posta helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea), eta akatsak aurkituz gero horien berri emanen dio Educa euskarriari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, hala nola ikastetxearen helburuak, balioak eta sariak.

Ikastetxeei gogorarazten zaie komeni dela EDUCAk eskura dituen funtzionaltasun guztiak erabiltzea; aipatzekoak dira, besteak beste, honako hauek: ikasleen jarraipena, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua), guardien kudeaketa, informazio esanguratsua.

38.2. ECOEDUCA kontabilitate sistema.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko guztiek ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute kudeaketako kontu korrontearen diru-sarrerei eta gastuei lotutako eragiketak kontabilizatzeko. Eragiketa horiek aurrekontua betearazteari lotuta daude, eta beharrezkoak dira ikastetxearen ohiko funtzionamendua, mantentze-lanak eta kontserbazioa bermatzeko.

Diru-sarrerak banku-kontuan agertzen diren unean edo agiri bidez diru-sarreraren berri izaten den unean kontabilizatu behar dira. Erabili beharreko euskarria diru-sarreraren jakinarazpena edo bankuko kontu-laburpena da.

Gastuei lotutako eragiketek haien justifikazioa frogatzen duten bidezko dokumentu euskarria izanen dute beti, nagusiki ikastetxearen izenean egin behar diren fakturak.

39.–Matrikulen bateragarritasuna.

2019-2020 ikasturtean arte plastikoetako eta diseinuko heziketa ziklo batean, lanbide lantegi batean edo oinarrizko lanbide heziketako ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko irakaskuntzak egin nahi izanez gero, egin ditzakete, betiere “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko modalitatean, ikastetxe horretan sartzeko baldintzak beteta.

Goi mailako edo erdi mailako heziketa ziklo bat egiten ari diren eta Batxilergoko ikasketak amaitu ez dituzten ikasleek ikasketok amaitzen ahalko dituzte helduentzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute. Arteen modalitateko Batxilergoko ikasleek 27. puntuan aipatzen diren proba libreen bidez amaitzen ahal dituzte. Arteen modalitateko ikasleek 27. puntuan (“Batxilergoko titulua lortzea, araubide arruntean egoteko epea agortu ondoren” izenekoan) aipatzen diren proba libreen bidez amaitzen ahal dituzte. Aipatu puntu hori Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana da, eta onesten ditu DBH eta Batxilergoa ematen dituzten ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamendu jarraibideak.

2019-2020 ikasturtean arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten bakarra enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia baldin bada, zilegi izanen dute ikasketa horiek helduentzako Batxilergoko irakaskuntzekin bateratzea, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergoan sartzekoak betetzen badituzte.

2019-2020 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, onarpen prozesua bukatzen denean esleitu gabeko ikasposturik bada, itxaron zerrendan inor ez badago eta ordu-bateragarritasuna %90ekoa bada gutxienez.

40.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Jarduera hori dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da, eta, antolatzeko eta gauzatzeko orduan, beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea. Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana ziurtagiri bidez jasoko da. Lekualdatze-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da; gehienez ere, 35 ordu. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle baten tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badu, berdintasunean banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

–Ziurtagiria: praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak lortu ahal izateko, irakasleek jardueraren datuak jakinaraziko dizkiote Hezkuntza Departamentuari, ekainaren 1a baino lehen, Hezkuntzaren atarian dagoen inprimakia betez:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/practicas

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu amaierako lanak/master amaierako lanak: praktiketan parte hartzen duten ikastetxeetako irakasle tutoreak eta zuzendaritza taldea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gradu amaierako lanak/master amaierako lanak defendatzeko antolatzen dituen aurrez aurreko saio batzuetara joaten ahalko dira.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza horren betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenaren barnean dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari, praktikak hasi baino lehen.

41.–Kalitatea kudeatzeko sistema.

Uztailaren 5eko 63/2013 Foru Agindua aplikatuta, kalitate sareetan parte hartzen duten ikastetxeek kalitatearen koordinazio-taldeak programatutako lana bete beharko dute. Kalitatearen arduraduna eta, gutxienez, zuzendaritza taldeko kide bat sarearen prestakuntza-bileretara joan behar dira.

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren aitorpenak dituzten ikastetxeek eguneratuta mantendu beharko dute sistema, eta etengabe hobetzen dela bermatu. Horretarako, jardunbide egokiak, tresna digitalak eta ikastetxearen emaitzak hobetzeko norabidea gehitu beharko dira sisteman. Zuzendaritza taldeek eta kalitatearen arduradunek prestakuntza espezializatua jasoko dute zeregin hori betetzeko, gehienbat astearte goizetan.

Zuzendariak “kalitatearen arduraduna” postu osagarria esleitu beharko du EDUCAn.

IKKS 2013 arauari eta hura erregulatzen duen araudiari eginen zaizkion aldaketak direla eta, Kalitate Bulegoak beharrezko prestakuntza saioak antolatuko ditu kalitate sareetan parte hartzen duten ikastetxeentzat.

42.–Laneko arriskuen prebentzioa.

Ikasturtearen amaierako memorian Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposatu dituen eta benetan ezarri diren prebentziozko neurriak islatuko dira, arriskuen ebaluazioak egin baldin badira, eta egin ez diren eta iraungitako gauzatze-epea duten neurriak arrazoituko dira.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako eta irakaskuntzaz kanpoko langileetako bati erasotzen zaionean.

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokoloa dagoela jakinarazi beharko dute klaustroetan. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturtean hasierako berariazko bilera batean.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori bistaratuko da erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, drive, etab.

Hezkuntza Departamentuko prebentzioko ordezkarien eginkizunei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan bistaratuko da erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute familiekin egindako bileretan.

43.–Ikastetxeetako ikerketa.

Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako unibertsitate zentroen artean horretarako egindako hitzarmenean ezarri bezala gauzatuko da funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetako ikerketa jarduera. Hitzarmen horrek barnean du ikastetxe laguntzaileek unibertsitateetan sortzen den jakintza zientifikoaren transmisio saioak jasotzeko duten eskubidea, besteak beste. Horren gaineko informazioa hemen eskuratu daiteke:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/actividad-investigadora

VII. KAPITULUA

Erreferentziazko agiri estrategikoak eta araudia

Erreferentziazko agiri estrategikoak.

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa.

Araudia.

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak.

a) Antolamendua:

–596/2007 Errege Dekretua (Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra).

–44/2010 Foru Dekretua. (Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendua eta garapena).

–54/2016 Foru Agindua, 53/2017 Foru Aginduaren bidez aldatua (Ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, ikasleak erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartzeko prozeduraren gaineko erregulazioa).

–52/2015 Foru Agindua (Lanbide Heziketa Bereziko zikloen erregulazioa).

–93/2008 Foru Agindua (Aniztasunari erantzutea).

–177/2019 Ebazpena, apirilaren 5ekoa (Erdi eta goi mailako zikloetan onartzeko jarraibideen erregulazioa eta egutegia 2019-2020 ikasturterako).

–287/2013 Ebazpena (Unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena).

b) Nazioartekotzea:

–31/2012 Foru Agindua. (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: ikasleak eta irakasleak).

c) Ebaluazioa eta prestakuntzaldi praktikoa enpresetan, estudioetan eta lantegietan:

–63/2019 Foru Agindua, abuztuaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena arautzen dituena.

–86/2014 Foru Agindua (109/2011 Foru Agindua aldatzen duena).

–34/2012 Ebazpena (109/2011 Foru Aginduaren garapena).

–49/2013 Foru Agindua (Ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

d) Zikloetan sartzeko probak:

–31/2019 Ebazpena, otsailaren 1ekoa, zeina aldatu baitzuen otsailaren 19ko 92/2019 Ebazpenak (Heziketa zikloetan sartzeko 2019an egin behar diren probetarako deialdia).

e) Gaitasun artistikoaren proba:

–146/2019 Ebazpena, martxoaren 29koa (2019an egin behar den gaitasun artistikoaren probarako deialdia).

f) Metodologia aktiboak:

–324/2018 Ebazpena, ekainaren 27koa (“KIMUA programa”onesten du, zeinaren bidez behar diren betebeharrak arautzen baitira metodologia aktiboen sareak garatu, ezarri eta aitortzeko Nafarroako Foru Komunitateko lanbide heziketako ikastetxeetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikastetxeetan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikastetxeetan).

Iragarkiaren kodea: F1911629