193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

9/2019 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, “Ultzama-Ostitz” 13,2 kV-eko aireko lineako 432. euskarria eta “Ezkaba-Ultzama” 13,2 kV-eko aireko lineako 2213. euskarria lotzen dituena, Atetzen eta Txulapainen (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 13ko 155/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen: aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, “Ultzama-Ostitz” 13,2 kV-eko aireko lineako 432. euskarria eta “Ezkaba-Ultzama” 13,2 kV-eko aireko lineako 2213. euskarria lotzen dituena, Atetzen eta Txulapainen (Nafarroa); horrekin batera, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Atezko eta Txulapaingo alkateei edo haiek eskuordetzen duten zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupaziokoak egitera ager daitezen Atezko eta Txulapaingo udaletxeetan, 2019ko urriaren 29an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Atezko eta Txulapaingo udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa, “Ultzama-Ostitz” 13,2 kV-eko aireko lineako 432. euskarria eta “Ezkaba-Ultzama” 13,2 kV-eko aireko lineako 2213. euskarria lotzen dituena, Atetzen eta Txulapainen (Nafarroa)

Espediente kodea: 00001202-20019-0017

Okupatu aurreko aktak egitea

Aktak egiteko tokia: Txulapaingo udaletxea, Markalainen (Nafarroa).

Eguna: 2019ko urriaren 29a.

HITZORDUA

TITULARRAK
(BANAKAKO JAKINARAZPENA EGITEA ZAILA/EZINEZKOA IZAN DA)

FINKAREN KODEA

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

11:00

Casa Torreseko markesa

Helbide ezezaguna

JU-10

15

104

Usi (Txulapain)

JU-12

15

68

Usi (Txulapain)

Iragarkiaren kodea: F1911757