193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2019 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, honako proiektu honek ukitutako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko deitzen duena: “Agoitz-Agoitz” zirkuitu bakuneko 20 kV-eko aireko linea elektrikoa handitzea (Artieda-Santsoain tartea) Urraulbeitiko udal-mugartean.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 7ko 151/2019 Ebazpenaren bidez, “Agoitz-Agoitz” zirkuitu bakuneko 20 kV-eko aireko linea elektrikoa handitzeko proiektua (Artieda-Santsoain tartea) onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Urraulbeitiko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Urraulbeitiko udaletxean, azaroaren 7an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Urraulbeitiko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko irailaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1911606