193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 4.EPAITEGIA

Iraizpenak 898/2018

Nik, María Jose Marijuan Gallok, Bilboko Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 898/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

B20646501, ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan dadin, eta, kasua bada, judiziora, 2019ko azaroaren 13an 10:20an, epaitegi honetako 8. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar 10-lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, B20646501, non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2019ko irailaren 2an.–Justizia Administrazioaren Letradua, María Jose Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1912124