193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16/2019 EBAZPENA, irailaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, udalen musika eskolei dirulaguntzak emateko deialdian aurreikusitakoari jarraikiz, urteko lehenengo ordainketa, lehenengo seihilekoari dagokiona, baimentzen duena. Deialdi hori apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2019rako, uztailaren 1eko 395/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen eta abuztuaren 5eko 474/2019 Ebazpenaren bidez ebatzi zen. DDBN (identifikazioa): 449219

Apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren I. eranskineko 10.2 oinarriak ezartzen du 2019ko ekainaren 30ean bukatzen dela dirulaguntzen onuradunek musika eskolen diru-sarrera eta gastuen aurrekontu partziala aurkezteko epea, hain zuzen, 2019ko ekainaren 15era arte betearazi edo gauzatutako aurrekontua.

Apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarriak ezartzen du ezen dirulaguntza horren onuradunak diren entitateek gardentasun betebeharra zehaztuta dutela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 11. artikuluan.

Eskatutako aitorpenak jaso eta gero, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu zuen 2019ko abuztuaren 16an musika eskolen funtzionamendu gastu orokorrei zati batean aurre egiteko ordaindu beharreko dirulaguntzei buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzaren lehenengo ordainketa egin dadila agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Banatu beharreko diru-zenbatekoa, guztira, 1.500.000,14 eurokoa da, eta 2019ko aurrekontuetako “Musika eskolentzako dirulaguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura ordainduko da (40005302 kontabilitate espedientea), apirilaren 8ko 181/2019 Ebazpenaren bidez 2019rako onetsi zen deialdian ezarritako arauei jarraikiz (uztailaren 1eko 395/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen deialdia eta abuztuaren 5eko 474/2019 Ebazpenaren bidez ebatzi).

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko irailaren 3an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Udal musika eskolentzako dirulaguntzak 2019. urterako

181/2019 Ebazpena, apirilaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

395/2019 Ebazpena, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

474/2019 Ebazpena, abuztuaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

IFZ

ENTITATE TITULARRA

1. ORDAINKETA

EUROTAN

P3100600J

Ablitasko Udala

11.580,18

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

18.350,50

P3132500D

Antsoaingo Udala

28.004,82

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

11.005,72

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

7.757,43

P3104200E

Azagrako Udala

17.267,22

P3138600F

Barañaingo Udala

110.090,73

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

25.904,90

P3190300H

Berriozarko Udala

29.232,07

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

4.209,95

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

89.561,04

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

4.135,16

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

15.878,15

P3107100D

Cintruenigoko Udala

20.715,36

P3107600C

Corellako Udala

17.139,00

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

6.346,99

P3108500D

Eguesibarko Udala

48.649,53

P3105000H

Baztango Udala

16.487,20

P3109600A

Lizarrako Udala

28.614,86

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

13.146,82

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

7.223,17

P3110500J

Fontellasko Udala

7.671,95

P3111300D

Garinoaingo Udala

9.692,08

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

75.462,67

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

32.680,84

P3190400F

Irurtzungo Udala

14.392,91

P3113700C

Lakuntzako Udala

13.360,53

P3155300A

Lekunberriko Udala

45.640,39

P3115100D

Leringo Udala

3.013,22

P3115200B

Lesakako Udala

10.353,92

P3115600C

Lodosako Udala

10.129,53

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

7.757,43

P3157869C

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

35.944,87

P3116900F

Milagroko Udala

29.040,00

P3117600A

Murchanteko Udala

16.861,18

P3102300E

Mutiloako Udala

47.981,99

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

45.413,47

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

2.361,42

P3119100J

Erriberriko Udala

27.045,69

P3190800G

Orkoiengo Udala

39.632,80

P3120100G

Iruñeko Udala

185.920,93

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

31.005,80

P3120601D

Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua

18.876,40

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

21.394,24

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

3.184,18

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

23.468,69

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

49.629,05

P3122700B

Tafallako Udala

56.809,48

P3123200B

Tuterako Udala

52.506,87

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

9.900,00

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

41.566,81

Guztira

1.500.000,14

Iragarkiaren kodea: F1911596