2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Laburpena, uztailaren 8ko uholdeek kalteturiko pertsona fisiko nahiz juridikoendako dirulaguntzen deialdi publikoarena
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 473919.
a) Onuradunak: 2019ko uztailaren 8ko uholde larrien ondorioz, Tafallako udal-mugartean, ondasunetan eta/edo ekonomia jardueretan kalteak jasan dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.
b) Xedea: 2019ko uztailaren 8ko uholde larrien ondorioz, Tafallako udal-mugartean, pertsona fisiko eta juridikoek ondasunetan eta/edo ekonomia jardueretan jasandako kalteak arintzea.
c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.
d) Zenbatekoa: 50.000 euro (banakako ebaluazioa).
e) Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko urriaren 31 arte.
Tafallan, 2019ko irailaren 19an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1912248