193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Oinarri arautzaileak, laguntzak emateko, Tafallan 2019ko uztailaren 8an izandako uholdeak direla eta. Onespena

Tafallako alkateak, 2019ko irailaren 16an eman ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi zituen dirulaguntzak emateko, 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondorioz Tafallako udal-mugartean kokaturiko ondasunetan eta/edo ekonomia jardueretan kalteak jasan dituzten pertsona fisiko eta/edo juridikoei dirulaguntzak emateko.

Tafallan, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

OINARRI ARAUTZAILEAK, UZTAILAREN 8KO UHOLDEEK KALTETUTAKO PERTSONA FISIKO ETA/EDO JURIDIKOEI LAGUNTZA EKONOMIKOAK EMATEKO BANAKAKO EBALUAZIOAREN ARAUBIDEAN

Zioen azalpena

Uztailaren 9ko bilkura berezian, aho batez onetsi zen hondamendi eremu deklaratzeko eskaera, 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondorioz.

Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 11n hartutako erabakiaren bidez, hondamendi egoera deklaratu da Nafarroako Erdialdeko eremu batean 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondorioz gertatutakoa, eta Estatuko Administrazio Orokorrari eskatu zaio deklara dezala eremu hori babes zibileko larrialdi batean larri kaltetutako eremu.

Uztailaren 22an, Tafallako Udalak bere udal-mugartean izandako kalteen balorazio ekonomikoak eman zizkion Gobernu Ordezkaritzari, Espainiako Gobernuak hondamendi eremuaren deklarazioa tramita dezan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak eman 210/2019 Foru Aginduaren bidez (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa), uztailaren 8ko uholdeen ondorioz kaltetutako ondasunendako arautu da honako udal zerga hauen salbuespena:

–2019. urteko hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

–2019. urteko Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZa).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ).

Aipatu zerga-salbuespenak eskuratu nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoek eskaera egin beharko dute Udalean, 2019ko urriaren 31 baino lehen.

Tafallako Udalak, uholdeen ondoko egunetan, abian jarri zuen kanpaina bat zenbait pertsona, enpresa, gizarte elkarte, fundazio eta bestek egindako dohaintzak eta ekarpenak bideratzeko. Horien guztien eskuzabaltasunari esker diru kopuru handia bildu da, eta Udalak diru hori erabili nahi du, batetik, partikularren kalteak arintzeko eta, bestetik, ondasun publikoen kalteak konpontzeko.

Laguntza horiek ez dute eraginik izanen merkatuan, ezta konkurrentzian ere, tasa horiek eta beste kontzeptu horiek ez baitziren sortuko aipatu hondamendia gertatu izan ez balitz. Gainera, kontuan hartuta dirulaguntza honetarako kopurua, ezin dugu pentsatu eremu horietan eragina duenik, ezta tokiko ekonomian ere.

Horrenbestez, oinarri hauen helburua da kudeatzea, indarrean dauden legeekin bat, Tafallako Udalak inplementatu nahi dituen laguntzak, Nafarroako Gobernuaren laguntzen osagarriak direnak, aipatu uholdeen ondorioz kaltetutako pertsona fisiko edo juridikoei laguntzeko, eragindako kalteak arintzen. Laguntza horiek horretarako egin diren dohaintzekin finantzatzen dira.

Aztertu da aukera dirulaguntza emateko EIOZi eta 3.1 artikuluan jasotako laguntzei, 2019ko azaroaren 1etik aurrera egindako eskaerak direnean; horietarako berariazko deialdia eginen litzateke, Udalak egiten duen balorazioaren araberakoa.

Oinarri arautzaileak

1.–Kontzeptua.

Oinarri arautzaile hauetako laguntzak dira 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondorioz ondasunetan eta/edo ekonomia jardueretan kaltetuak izan diren pertsona fisikoei edo juridikoei dirulaguntzak emateko.

Aipatu uholdeen ondoriozko kalte material ezin larriagoak, larrialdiaren tamainak, kaltetutako herritarren baldintzen asaldatze larria konpontzeko beharrezko neurriak eta, azken batean, herrian normaltasuna berreskuratzeak justifikatzen du Udalaren esku-hartzea, auzokideen arteko elkartasun printzipiotik eta subsidiarioki, Nafarroako Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Estatuko Administrazio Zentralaren laguntzak osatuz.

2.–Prestazio ekonomikoen xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da Tafallako Udalaren zenbait laguntza ekonomiko mugatzea eta arautzea, 2019ko uztailaren 8ko uholdeen ondorioz Tafallako udal-mugartean kokaturiko ondasunetan eta/edo ekonomia jardueretan kalteak jasan dituzten pertsona fisiko eta/edo juridikoendako.

Prestazio horien bidez kaltetuei lagundu nahi zaie aipatu hondamendiaren ondorioz jasandako kalteak arintzen.

Hainbat motatako laguntzak jasotzen dira oinarrietan, aipatu helburua lortzearren.

3.–Laguntza motak eta zenbatekoak.

3.1. Lehengoratze- edo berreraikitze-lanetarako laguntzak, urriaren 31ra arte eskatu badira, azken egun hori barne.

3.1.1. Hirigintzako lizentzien tasetarako laguntzak.

Dirulaguntzak emanen dira kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lizentziak emateko eta hirigintza jarduerak egiteko udal tasetarako, edo hori ordezten duen “erantzukizunpeko adierazpena” egiteko.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu lizentzia baimena ematean edo, beharrezkoa bada, haren behin betiko likidazioa egitean edo, bestela, “erantzukizunpeko adierazpenean” edo haren berrikuspenean sortzen dena.

Soilik aplikatuko zaie kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lanen zatiari. Hala ere, barne hartzen ditu Tafallako udal-mugartean jarduera tokiz aldatzeko egiten diren lekualdaketak, dela aldi baterako dela behin betiko.

3.1.2. Espazio publikoak okupatzeagatik ordaindu beharreko tasetarako laguntzak.

Dirulaguntzak emanen dira lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezietarako tasak ordaintzeko, kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko beharrezkoak badira aldamioak, aldamio goitituak, plataforma mugigarriak, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu okupaziorako baimena ematean edo, beharrezkoa bada, haren behin betiko likidazioa egitean.

Soilik aplikatuko zaie kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lanen zatiari. Hala ere, barne hartzen ditu Tafallako udal-mugartean jarduera tokiz aldatzeko egiten diren lekualdaketak, dela aldi baterako dela behin betiko.

3.1.3. Jarduera-lizentzien eta/edo irekitzeko lizentzien tasetarako laguntzak.

Kaltetutako ekonomia jarduera beste leku batera aldatzen bada, dela aldi baterako dela behin betiko, betiere Tafallako udal-mugartean, eta 7. ordenantza fiskalean arautautako jarduera-lizentzia eta/edo irekitzeko lizentzia eskuratu behar badu, dirulaguntzak emanen dira.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu lizentzia baimena ematean edo, bestela, “erantzukizunpeko adierazpenean” edo haren berrikuspenean agertzen dena.

3.2. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko.

–Pasabideetarako eta espazioen erreserbarako tasetarako laguntzak.

Dirulaguntzak emanen dira pasabideetarako eta espazioen erreserbarako tasetarako, 2019ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak, Udalak likidatzen duenetik, ulertzen baita denbora horretan ezin izan direla erabili, konponketengatik, garbiketengatik eta ohiko erabilera emateko egin behar izan diren bestelakoengatik.

Pasabidearen edo espazioaren erreserba hori ezin bada erabili hiruhileko bat baino denbora luzeagoan, epe hori aldez aurretik justifikaturik, dirulaguntza luzatu ahalko da hiruhileko epeetan, justifikaturiko eperako.

Gehieneko zenbatekoa ezartzen da Udalak kontzeptu horiengatik 2019an likidatuaren hirugarren hiruhilekoaren zenbatekoan, salbu eta behar handiagoa justifikatzen bada; halakoetan, luzatuko da beharrezko hiruhilekoetara.

3.3. Tafallako udal-mugartean lokalak alokatzea, ekonomia jarduera garatzeko, aldi baterako lekualdatzea dela-eta.

Dirulaguntza hiru hilabeterako emanen da gehienez (2019ko urria - 2020 urtarrila), alokairu kontratua egin behar izan bada jarduera aldi batez lekualdatzeko, Tafallako udal-mugartearen barruan, uholdeak kaltetutako lokalak lehengoratu edo berreraiki bitarte.

Gehieneko zenbateko hau ezarri da: 500 euro gehienez, hilabeteko, edo, kontratuan adierazitako zenbatekoa (BEZa kanpo), hori txikiagoa bada.

3.4. 2019ko azaroaren 1etik aurrera eskatutako lehengoratze- edo berreraikitze-lanetarako.

3.4.1. Laguntzak Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarako (EIOZ).

EIOZrako dirulaguntzaren xede izanen dira azaroaren 1etik aitzina eskatzen diren lehengoratze- edo berreraikitze-lanak, ezinezkoa dutelako aipatu zergatik salbuestea.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu lizentzia baimena ematean edo, beharrezkoa bada, haren behin betiko likidazioa egitean, edo bestela “erantzukizunpeko adierazpenean” edo haren berrikuspenean sortzen dena.

Soilik aplikatuko zaie kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lanen zatiari. Hala ere, barne hartzen ditu Tafallako udal-mugartean jarduera tokiz aldatzeko egiten diren lekualdaketak baldin badira, dela aldi baterako dela behin betiko.

3.4.2. Hirigintzako lizentzien tasetarako laguntzak.

Dirulaguntzak emanen dira kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lizentziak emateko eta hirigintza jarduerak egiteko udal tasetarako, edo hori ordezten duen “erantzukizunpeko adierazpena” egiteko.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu lizentzia baimena ematean edo, beharrezkoa bada, haren behin betiko likidazioa egitean edo, bestela, “erantzukizunpeko adierazpenean” edo haren berrikuspenean sortzen dena.

Soilik aplikatuko zaie kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lanen zatiari. Hala ere, barne hartzen ditu Tafallako udal-mugartean jarduera tokiz aldatzeko egiten diren lekualdaketak baldin badira, dela aldi baterako dela behin betiko.

3.4.3. Espazio publikoak okupatzeagatik ordaindu beharreko tasetarako laguntzak.

Dirulaguntzak emanen dira lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezietarako tasak ordaintzeko, kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko beharrezkoak badira aldamioak, aldamio goitituak, plataforma mugigarriak, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu okupaziorako baimena ematean edo, beharrezkoa bada, haren behin betiko likidazioa egitean.

Soilik aplikatuko zaie kaltetutakoa lehengoratzeko edo berreraikitzeko lanen zatiari. Hala ere, barne hartzen ditu Tafallako udal-mugartean jarduera tokiz aldatzeko egiten diren lekualdaketak baldin badira, dela aldi baterako dela behin betiko.

3.4.4. Jarduera-lizentzien eta/edo irekitzeko lizentzien tasetarako laguntzak.

Kaltetutako ekonomia jarduera beste leku batera aldatzen bada, dela aldi baterako dela behin betiko, eta 7. ordenantza fiskalean arautautako jarduera-lizentzia eta/edo irekitzeko lizentzia eskuratu behar badu, dirulaguntza emanen da.

Gehieneko zenbatekoa izanen da Tafallako Udalaren espedientean sortzen den zenbatekoa aipatu lizentzia baimena ematean edo, bestela, “erantzukizunpeko adierazpenean” edo haren berrikuspenean agertzen dena.

4.–Bateragarritasuna.

Dirulaguntzaren kontzeptuak bateragarriak eta osagarriak dira.

Emandako zenbatekoak beste erakunde edo entitate batzuetako dirulaguntzen osagarri izan daitezke, baina ezin izanen dute gainditu dirulaguntzaren kontzeptuaren benetako kostua, eta, beste dirulaguntza bat lortuz gero, Udalari jakinarazi beharko zaio, hura aitortu eta 15 eguneko epean.

5.–Onuradunen betekizunak.

Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, beren ondasunetan edo ekonomia jardueran 2019ko uztailaren 8ko uholdeek eragindako kalteak jasan dituztenak eta, eskatutako laguntzen arabera, baldintza hauek betetzen dituztenak:

5.1. 3.1 ataleko lehengoratze- edo berreraikitze-lanak.

a) Dirulaguntzaren xedeko obra-lizentzia eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, edo erantzukizunpeko adierazpena egin izana, obra-lizentziaren tasetarako dirulaguntza eskuratzeko.

b) Dirulaguntzaren xedeko espazio publikoa okupatzeko baimena eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, herriko eremu publikoa okupatzeko tasetarako dirulaguntza eskuratzeko.

c) Dirulaguntzaren xedeko jarduera sailkaturako lizentzia eta/edo irekitzekoa eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, edo dagokion “erantzukizunpeko adierazpena” aurkeztu izana, jarduera sailkaturako lizentziaren eta/edo irekitzekoaren tasetarako dirulaguntza eskuratzeko.

d) EIOZn eta/edo Lurraren gaineko kontribuzioan eta/edo EJZn 2019ko ekitaldirako salbuespena eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 210/2019 Foru Aginduaren babesean (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

5.2. 3.2 ataleko pasabide eta erreserbetarako laguntzak.

a) 2019ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoan alta emanik egotea Tafallako Udaleko pasabide eta erreserben zentsuan.

b) Hiri-lurraren gaineko kontribuzioan eta/edo EJZn 2019ko ekitaldirako salbuespena eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 210/2019 Foru Aginduaren babesean (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

c) Justifikatzea, hala behar izanez gero, justifikatu gabe oro har ematen den hiruhilekoaren luzapena.

5.3. Lokalak alokatzeko laguntzak, ekonomia jarduera garatzeko, aldi baterako lekualdatzea dela-eta (3.3 atala).

a) Ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanik egotea Tafallako Udalean.

b) Eskaera justifikatzen duen hiri errentamenduko kontratua aurkeztea, barnean hartzen duena dirulaguntza jaso dezaketen hilabeteetako bat gutxienez.

c) Hiri-lurraren gaineko kontribuzioan eta EJZn 2019ko ekitaldirako salbuespena eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 210/2019 Foru Aginduaren babesean (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

5.4. 3.4 ataleko lehengoratze- edo berreraikitze-lanetarako laguntzak.

a) Dirulaguntzaren xedeko obra-lizentzia eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, edo erantzukizunpeko adierazpena egin izana, obra-lizentziaren tasetarako dirulaguntza eskuratzeko.

b) Dirulaguntzaren xedeko espazio publikoa okupatzeko baimena eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, herriko eremu publikoa okupatzeko tasetarako dirulaguntza eskuratzeko.

c) Dirulaguntzaren xedeko jarduera sailkaturako lizentzia eta/edo irekitzekoa eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, edo dagokion “erantzukizunpeko adierazpena” aurkeztu izana, jarduera sailkaturako lizentziaren eta/edo irekitzekoaren tasetarako dirulaguntza eskuratzeko.

d) Lurraren gaineko kontribuzioan eta EJZn 2019ko ekitaldirako salbuespena eskuratu izana, Tafallako Udalaren eskutik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 210/2019 Foru Aginduaren babesean (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

6.–Onuradunen betebeharrak.

a) Kalteak lehengoratzeko edo berreraikitzeko lanak egitea, normaltasunera itzultzeko; horixe baita dirulaguntza eskatzearen arrazoia.

b) Behar izatera, jarduera lekuz aldatzeko aldi baterako alokairua erabiltzea, uholdeak kaltetutako jardueran; horixe baita eskaeraren oinarria.

c) Udalari jakinaraztea beste erakunde edo entitate baten kalte-ordainik jaso ote den, hura aitortu eta 15 eguneko epean.

d) Udalak dirulaguntzen gainean egiten dituen egiaztapen jarduerei eta finantza kontroleko lanei men egitea.

e) Jasotako laguntzarekin egindako gastua justifikatzea, 7.4 oinarrian arautuaren arabera, lokalak alokatzeari dagokionez.

f) Itzuli beharreko funtsak itzultzea. Itzuliko dira bidegabe jasotako zenbatekoak, bai eta aurreikusitako eta egindako gastu osoa justifikatzen ez denean ere.

g) Onuraduna ez dago behartuta jasotako laguntzaren finantzazioaren publizitatea egitera.

7.–Prozedura.

Banakako ebaluazioaren araubideari jarraituko zaio, uholdearen ondoriozko kalteak konpontzeko laguntzak baitira, eta eskaera-ordenaren arabera emanen dira, egiten diren deialdietan ezarriko den aurrekontu-aplikazioa agortu arte.

7.1. Eskabideak. Dokumentazioa.

–3.1 atala “Laguntzak, lehengoratze- edo berreraikitze-lanetarako” eta 3.2 atala “Laguntzak, pasabide eta erreserbetarako”.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarako (EIOZ) eta/edo Hiri-lurren gaineko kontribuziorako eta/edo EJZrako salbuespena eman bada, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 8ko uholdeek ukitutako ondasunendako araututako 210/2019 Foru Aginduaren babesean (2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa), Hiri- eta landa-lurren gaineko kontribuziotik, EJZtik eta EIOZtik salbuesteko, ez da beste agiririk aurkeztu beharrik izanen; nahikoa izanen da 3.1 atalean (Laguntzak, lehengoratze- edo berreraikitze-lanetarako) eta 3.2 atalean (Laguntzak, pasabide eta erreserbetarako) aurreikusi dirulaguntzak aplikatzeko, epea hiruhileko bat luzatzeko eskaerarik egin ez bada; gainerako baldintzak Udalak berak egiaztatuko ditu.

–3.3 atala “Lokalak alokatzeko laguntzak, ekonomia jarduera garatzeko, aldi baterako lekualdatzea dela-eta”.

Banakako eskaera aurkeztuko da Udalaren erregistro orokorrean, eta honako agiri hauek gehitu beharko zaizkio:

–Alokairu kontratua.

–Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena dirulaguntzaren xede diren lokalak erabiliko direla uholdeek kaltetu ekonomia jarduera gauzatzeko.

Udalak berak egiaztatuko du gainerako beharkizunak betetzen ote diren.

–3.4 atala. “Laguntzak, azaroaren 1etik aitzina eskatutako lehengoratze- edo berreraikitze-lanetarako”.

Banakako eskaera aurkeztuko da Udaleko erregistro orokorrean, eta Udalak berak egiaztatuko du gainerako beharkizunak betetzen ote diren.

–Atal guztiak.

Edonola ere, Udalak beretako gordetzen du agiri gehiago eskatzeko ahala, laguntzak eskuratzeko ezarritako beharkizunak betetzen ote diren egiaztatzeko.

7.2. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Oro har, 2019ko urriaren 31n bukatuko da eskaerak aurkezteko epea, eta horiek aurkeztu beharko dira Tafallako Udaleko erregistro orokorrean, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako beste edozeinetan.

Epe hori luzatzen ahalko da, lehenengo deialditik aurrera. Halakoetan, haietan beraietan zehaztuko dira dagozkien epeak.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako beharkizunak, Ekonomia eta Finantza Alorrak (instrukzio-organoa baita) interesdunari eskatuko dio zuzenketa egin dezala gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aurretik ebazpena emanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarri bezala.

7.3. Balorazioa, ebazpena, ebazpen epeak eta dirulaguntza ematea.

Alkatetzaren ebazpenaren bidez emanen da dirulaguntza, Ekonomia eta Finantza Alorreko teknikariek aldeko balorazioa egin ondotik; ez da balorazio batzordea sortu beharrik izanen.

Ebazpenak jasoko ditu honako hauek: emandako zenbatekoa, kontzeptua, justifikatzeko epea eta modua, bai eta jar daitezkeen errekurtsoak ere (oinarri hauen 10. puntuan ezarriak).

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak ez du inola ere gaindituko aurrekontuetan aurreikusi zenbatekoa.

Dirulaguntza ez da inola ere izanen dirulaguntzaren xede diren gastuak baino handiagoa. Aurreratutako zenbatekoak gastua baino handiagoak badira, onuradunak itzuli egin beharko du horren gainetik jasotako zenbatekoa.

Dirulaguntza justifikatu zuten inguruabarrak aldatuz gero, ebazpena ere alda daiteke inguruabar berriei egokitzeko.

Dirulaguntza ebazteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da.

7.4. Ordainketak eta gastua frogatzea.

Emateko ebazpenaren ondoren ordainduko da laguntza.

Dirulaguntzaren xede diren obra-lizentzien tasak, eremu publikoa okupatzekoak, pasabideenak, espazio publikoa erreserbatzekoak, jarduera sailkatuenak, jarduerak irekitzekoenak eta EIOZrenak ordaindu ez badira, konpentsatu eginen dira, kontzeptuok sortu zenbatekoarekin. Ordainduta badaude, pagatuko dira, eta kasu bietan ulertuko da dirulaguntza jaso duten gastuak justifikatuta daudela.

Dirulaguntza jasotzen duen pertsonak Udalarekin zorrak baditu, horiek konpentsatuko dira emandako laguntzen zenbatekoan, eta gainerakoak ordainduko, hala badagokio.

Lokalak alokatzeko laguntzen kasuan, horiek justifikatu egin beharko dira haien xedeko gasturako erabili eta ordainduak izan zirela egiaztatzen duten fakturen edo agiri baliokideen bidez. Faktura edo frogagiri horiek honako hauek adierazi beharko dituzte: pertsona fisiko edo juridiko igorlearen oinarrizko datuak, barne hartuta identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) edo nortasun agiri nazionalarena (NAN) edo atzerritarraren identifikazio-zenbakia (AIZ); gastuaren kontzeptuak, eta horiei dagokien zenbatekoa, Balio erantsiaren gaineko zergari dagokion atala barne, hala badagokio. Horiek aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, diruz lagundutako azken alokairu-hilabetetik hasita.

7.5. Berme neurriak.

Ez da berme neurririk eskatuko.

7.6. Jarduera azpikontratatzeko aukera.

Banakako laguntzak direnez, ezin dira jarduerak azpikontratatu.

7.7. Publizitate araubidea.

Emandako dirulaguntzak argitara emanen dira Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren web-orrian.

Pertsona fisikoen kasuan, NAN zenbakiarekin identifikatuko dira soilik, bestelako daturik agertu beharrik izan gabe.

8.–Jasotako laguntzak itzultzea.

Tafallako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorraren VI. kapituluko 23. artikuluan xedatuari jarraituko zaio. Horrek aipatzen duenaren arabera, araubideak dira Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra eta 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako haren erregelamendua.

9.–Zehapenak.

Tafallako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorraren VI. kapituluko 24. artikuluan xedatuari jarraituko zaio. Horrek aipatzen duenaren arabera, araubideak dira Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra eta 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako haren erregelamendua.

10.–Oinarri arautzaileen eta deialdiaren aurka jartzen ahal diren administrazio errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hau, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu, eta biharamunetik hasita zenbatuko da.

Tafallan, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1912023