193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Akats zuzenketa, obretarako kontribuzio berezien ezarpenaren behin betiko onespenaren iragarkian

Oharturik akatsak badirela obretarako kontribuzio berezien ezarpenaren behin betiko onespenari buruzko iragarkian, 2019ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 5ean, iragarkia baliogabetzen da eta iragarkiaren testu zuzena sartu da. Hona hemen:

Sartagudako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezartzea eta agintzea, Jimeno Jurío eta Bodegas kaleetan erreforma eta zaharberritze partziala egiteko obretarako.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28an, eta haren aurka inolako erreklamaziorik, kexurik edo oharrik aurkeztu ez denez gero, ezarpen erabakia behin betikoa bilakatu da. Ondotik ematen da haren eduki osoa hitzez hitz.

“ERABAKIA:

1. Hasiera batean onestea Jimeno Jurío eta Bodegas kaleetan erreforma eta zaharberritze partziala egiteko obretarako kontribuzio bereziak ezartzeko eta agintzeko espedientea. Kontribuzio berezi horiek ezartzearen eta eskatzearen zilegitasuna honako honetan datza: Jesús García Quintana arkitekto teknikoak 2018ko urrian prestatutako exekuzio-proiektuak mugatzen duen eremu onuraduneko ondasun higiezinen balio igoeran.

2. Subjektu pasiboak: jarduketa eginen den kaleetan dauden lurzatien jabeak, proiektuan dagoen agirietan xehatutakoaren arabera, obrek onura berezia eginen dioten eremuan sartuta baitaude lurzati horiek. Honako kale hauei, osorik edo zati batzuetan, eragiten die:

–Jimeno Jurío kaleari.

–Eras kaleari (Jimeno Jurío kalearen atzeko metro lineala).

–Portillo, Frontón, Jimeno Jurío eta Bodegas kaleei.

3. Zerga-oinarria: obren kostua osoa, obrak prestatzea eta zuzentzea barne, 364.220,65 eurokoa da, BEZa barne. Kostu horri sareengatik, proiektua burutzeagatik, idazteagatik eta zuzentzeagatik kentzen ahal zaion BEZa deskontatuko zaio, baita Nafarroako Gobernuak eman dirulaguntzak, honako banantze honen arabera:

–Zerga-oinarriaren determinazioa.

–Obren kostua, BEZa barne: 331.556,89 euro.

–Proiektuak eta obra zuzendaritza, BEZa barne: 32.663,76 euro.

–Kostu zenbatetsia, guztira: 364.220,65 euro.

–Obrengatik, proiektuarengatik eta zuzendaritzarengatik BEZ kengarria: 27.595,26 euro.

–Tokiko inbertsioetarako planerako dirulaguntza, nahi erara erabakitzeko: 29.988,13 euro.

–Inbertsio finantzarioki jasangarrietarako dirulaguntza: 229.484,97 euro.

–Udalak bere gain hartutako kostua: 77.152,29 euro.

–Kontribuzio berezien zenbatekoa: 60.021,90 euro.

Aurreko koadroan azaldutakoaren arabera, obraren kostutik 77.152,29 euro hartuko ditu bere gain Udalak. Zenbateko hori kontribuzio berezietarako oinarri gisa erabili da. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 116. artikuluaren arabera, zenbateko horren %90eraino jasanarazten ahalko zaie bizilagunei, kontribuzio berezien bidez.

4. Banaketarako irizpideak: fatxadako metro linealak aplikatu dira banaketarako modulu gisa, eta 90 euro/metroko da kostu finkoa. Kostu hori ez da igoko, obraren azken kostua handituta ere (unitate kopurua handituko balitz edota aldaketak izanen balira), eta ez da murriztuko, Udalak bere gain hartu duen kostuaren %90erainoko mugan dagoen bitartean.

5. Espedientean jaso den zergadunen zerrenda onestea, baita norbanakoen kuotak ere, banatzeko ezarri irizpideak zerga-oinarriari aplikatuz kalkulatuta.

6. Erabaki honetan arautzen ez diren kontuetan, indarrean dagoen Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza aplikatuko da.

7. Erabaki hau jendaurrean jartzea hogeita hamar eguneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, espedientean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta Zergadunen Administrazio Elkartea era dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

8. Interesdunei jakinaraztea ordaindu beharreko kuotak zatitzen edo geroratzen ahal direla bost urterainoko epean, gehienez, subjektu pasiboek hala eskatuta eta beharrezko bermeak emanda, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 92. eta 115. artikuluetan xedatzen den bezala.”

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten erabaki horren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Sartagudako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, 2019ko irailaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1912315