193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5/2019 espedientea, 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiten dituena.

Informaziorako tramitea hasten da, eta hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Hori, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin.

Murchanten, 2019ko irailaren 16an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1911760