193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa, Hirigintzako izapideengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2019ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hirigintzako izapideengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketaren espedientea. Argitara ematen da haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, legeak agintzen duen eran.

Iturenen, 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

HIRIGINTZAKO IZAPIDEENGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

ZIOEN AZALPENA

Hirigintzako izapideengatiko tasak arautzen dituzten egungo ordenantzek zenbateko bat ezartzen dute udal zerbitzu teknikoek emandako txostenaren kostu benetakoaren adinakoa. Alabaina, tasen ordainarazpenak subjektu pasiboari segurtasun juridikoa eman behar dio, eskatutako zenbatekoa behar adinakoa eta publikoa dela ziurtatu, alegia.

Erabilitako esapidea, tarifak “emandako txostenaren kostuaren adinakoak” izanen direla ez da behar bezain argia, eta ez dio herritarrari igortzen behar den informazioa, tasaren zenbatekoa jakiteko. Beraz, ez du aukerarik ematen erabakitzeko ordaintzeko beharra sortzen duen zerbitzua eskatzea interesatzen den edo ez.

Problema hori saihesteko, oraingo ordenantzen aldaketa tramitatzen da, lizentzia bakoitzerako beste kostu konkretu eta zehatz batzuk adieraz daitezen. “Emandako txostenen kostua” esapidea diru zenbateko bihurtzerakoan ahal den zehatzen jokatu behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105.2 artikuluari jarraikiz, tasaren zenbatekoa “ezin baita bere osoan izan zerbitzuaren kostu benetakoaz nahiz aurreikusiaz goragokoa”.

Esaldi horretatik atera daiteke tasaren logika dela herritarrari jakinaraztea ematen den zerbitzuaren kostua. Kasu honetan tasak ordainarazten dituen zerbitzua, aipatu arauen 100.5 h) artikuluan definitua dago: lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko legeriak eskatzen dituen hirigintzako lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan.

Kontuan hartu behar da obra-lizentzia bat ematearen kostua, adibidez (aurreko paragrafoan aipatu diren gainerako lizentzietara zabal daiteke), ez dela txosten tekniko baten kostua bakarrik; izan ere, 105.2 artikuluaren 2. paragrafoan adierazi bezala, “zuzeneko nahiz zeharkako kostuak” hartuko baitira kontuan. Horregatik, tasak “txosten teknikoen kostua” aipatzen zuenean, beste kostu batzuk bazter uzten zituen, adibidez erabilitako materiala, elektrizitatea, internet, soldatak eta lansariak, amortizazioak eta abar.

Orain arte adierazitakoa laburturik, asmoa da lortzea, ordenantza honekin, prezioak doitzea herritarrak jasotzen duen zerbitzuaren benetako kostuari edo aurreikusitakoari, legeriak eskatutako edozein motatako hirigintzako lizentzia eskatzen duenean edo administrazioak kontrol jarduerak egin behar dituenean, eskatzaileari erantzukizunpeko adierazpena baizik galdatzen ez zaion kasuetan. Helburua da izapide horien kostu guztia interesdunak ordaintzea eta diru kutxa publikoetan eraginik ez izatea eta, beraz, ezta bizilagunengan ere. Ezen, ezin baita ahaztu interesdun partikularrak ordaintzen ez duen kostua, gainerako zergadunek ordaintzen dutela. Tasaren bidez apaldu nahi da horrek izan dezakeen eragina, kostuak sortzen dituzten prozedura horietan zuzeneko interesdunak ez diren herritarrengan.

Ordenantzaren aldaketa, tarifak eguneratzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera egiten da, eta hirugarren puntuak zehazten duen bezala, hura onesteko eskatzen den izapide bera da.

Xedapen iragankor bat gehitzen da, 2018-2019an zuhurtziaz eman ez ziren likidazioei aplikagarria dena, jabeturik sistemak ez duela segurtasun juridikorik. Ordenantza honek indarra hartzen duenean bakarka aztertuko dira eta zenbateko berriak aplikatuko zaizkie, ordaintzera behartuta daudenentzat onuragarriagoak badira aurreko sistemarekin aplikatzekoak zirenak baino. Bestela, tasa likidatuko da gertaera eragilea gertatu zenean indarra zuten zenbatekoen arabera.

Tarifak berriak honela zerrendatzen dira:

1.1. Lizentziak.

1.1.1. Lizentzia laburtua:

12,00 euro.

1.1.2. Obra-lizentzia eta hirigintzako kontsultak.

Obra gauzatzeko aurrekontua.

–0tik 3.000 euro bitarte: 80,00 euro.

–3.001 eurotik 15.000 euro bitarte: 100,00 euro.

–15.001 eurotik 30.000 euro bitarte: 120,00 euro.

–30.001 eurotik 60.000 euro bitarte: 160,00 euro.

–60.001 eurotik 150.000 euro bitarte: 240,00 euro.

–150.001 eurotik 300.000 euro bitarte: 320,00 euro.

–300.001 eurotik 600.000 euro bitarte: 400,00 euro.

–600.001 eurotik 1.500.000 euro bitarte: 480,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 80,00 euro.

–Ingurumenaren babesa tramitatzeko osagarria: 80,00 euro.

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik: 80,00 euro.

–Gehigarria kontsultagatik: 80,00 euro.

–Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 80,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.

1.1.3. Lurzatitzeko-banantzeko lizentzia:

80,00 euro.

1.1.4. Banaketa horizontalerako lizentzia-baimena:

80,00 euro.

1.2. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak:

1.2.1 Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak:

Obra gauzatzeko azken aurrekontua.

–0tik 3.000 euro bitarte: 80,00 euro.

–3.001 eurotik 15.000 euro bitarte: 100,00 euro.

–15.001 eurotik 30.000 euro bitarte: 120,00 euro.

–30.001 eurotik 60.000 euro bitarte: 160,00 euro.

–60.001 eurotik 150.000 euro bitarte: 240,00 euro.

–150.001 eurotik 300.000 euro bitarte: 320,00 euro.

–300.001 eurotik 600.000 euro bitarte: 400,00 euro.

–600.001 eurotik 1.500.000 euro bitarte: 480,00 euro.

–100.000 euro edo haren zati bat goititzen den aldiro: 80,00 euro.

–Gehigarria aurreko ikuskapenagatik: 80,00 euro.

–Gehigarria kontsultagatik: 80,00 euro.

–Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 80,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira.

1.3. Hirigintza planeamenduko tresnak.

1.3.1. Ondoko hauek onesteko edo aldatzeko izapidetzea: plan partzialak, urbanizazio proiektuak, hiri-jarduketarako plan bereziak, xehetasun-azterketak, lurzatiketak eta birzatiketak, konpentsazio batzordeak, hirigintza-hitzarmenak:

200,00 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, 160,00 euro bakoitza).

1.4. Hirigintzako bestelako espedienteak:

200,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1911742