193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

608/2019 EBAZPENA, irailaren 6koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzako egoiliar-ikasleen esleipena, 2019-2020 ikasturterako.

Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzak egindako txostenean esaten da ezen, ikasleen onarpena formalizatzeko Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan, 2019-2020 ikasturtean, aginduzkotzat jo zela baldintza-orri bat prestatzea, zeinean hainbat gorabehera bilduko baitzen, hauek esaterako: onartua izateko lehentasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, egoiliar-postuen kopurua, eskaerak aurkezteko egunak, onartutako ikasleek hartu beharreko konpromisoak, eta abar.

Txosten honetan esaten da, halaber, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 2ko 219/2019 Ebazpenaren bidez onartu zela ikasleak Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan, 2019-2020 ikasturtean, onartzeko baldintza-orria. Horretan 55 postu eskaintzen ziren 14 eta 30 urte arteko ikasleentzat, besteak beste. Ebazpen hori 2019ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24koan.

Beste alde batetik, aipatu dugun txosten horretan adierazten da Kirolaren Zuzendariordetzak beste deialdi bat onartu zuela, goi errendimenduko 30 kirolari egoitzan onartzeko. Horiek bekaren bidez sartuko dira egoitzan.

Azkenik, Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitza Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren instalazio bat dela adierazten da, eta bere xedea dela ikasketak beren ohiko bizitokietatik kanpo egin behar dituzten ikasleei ostatua ematea, baita goi errendimenduko kirolari nafarrei ere, beren entrenamendu-baldintzak hobetu behar badituzte eta Iruñetik kanpo bizi badira.

Horregatik, eta ikasleak onartzeko baldintza-orrian ezarritako lehentasunak kontuan hartu eta gero, 56 ikasle onartu dira, hau da, deialdian ezarritakoa baino bat gehiago, egoitzaren gelen azken antolaketak eta banaketak horretarako aukera eman dutelako.

Horrenbestez, aintzat harturik Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren proposamena, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Zerrenda honetan agertzen diren 56 ikasleak “Printzearen Gotorlekua” gazteen egoitzan onartzea, 2019-2020 ikasturtean, horretarako prestatu den baldintza-orrian ezarritako betekizunak betetzen dituztela baieztatu eta gero:

1.–AIZPURUA OTEGUI, ANDER

2.–ALMY-DAIGLE, ISABEL

3.–ANTÓN ALDAZ, NACHO

4.–ARIAS ILINCHETA, DAVID

5.–AZCONA DUCHA, AIXA

6.–BANDRÉS ISO, ÍÑIGO

7.–BEA SALAZAR, IRAITZ

8.–BERMEJO GÁRATE, MIKEL

9.–BURGOS SOLA, UNAI

10.–CACHIMUEL CABASCANGO, LIZETH CAROLINA

11.–CATALÁN USARRALDE, CARLOS

12.–CORERA ARGUIÑARIZ, DIEGO

13.–DE BLÁS BARRAGÁN, JAVIER

14.–ECHEVERRIA ANCHO, ENEKO

15.–ECIOLAZA ANCHO, XANTI

16.–FERNÁNDEZ GAJETE, PABLO

17.–GAMBARTE SÁDABA, AMAYA

18.–GARCÍA GIMENO, IÑIGO

19.–GURREA RODRÍGUEZ, PATRICIA

20.–IBÁÑEZ GUTIÉRREZ, SARAY

21.–INDURAIN GASTÓN, GORKA

22.–INGELMO GUERRERO, FERMÍN

23.–LACASIA OSTA, DAVID

24.–LAFUENTE CACHO, ALEJANDRO

25.–LAFUENTE CACHO, MARTA

26.–LAMPÉREZ VIZCAYA, SHEILA

27.–LANAS REMÓN, SERGIO

28.–LATORRE GALLEGO, AIDA

29.–LATORRE GALLEGO, CARLOTA

30.–LÓPEZ AZCONA, AMAIA

31.–MARÍN PALOP, ELISABETH

32.–MARTÍN AUQUÉ, SERGIO

33.–MARTÍNEZ FRANCISCO, LANDER

34.–MARTÍNEZ MARQUÉS, IVÁN

35.–MORATALLA BLASCO, CARLOS

36.–MORENO GARBAYO, DIEGO

37.–MUÑOZ CAMEROS, IKER

38.–OLLETA BURUSCO, ZURIÑE

39.–ORMAZÁBAL GASTAÑARES, LAURA

40.–PASCUAL PALACIOS, SERGIO

41.–RAVELO DIAZ, LORENA

42.–ROMERO URSUA, SANTIAGO

43.–RONKAL UZQUEDA, IRATI

44.–SADA BAYO, SERGIO

45.–SADIA SADA, JAVIER

46.–SAGARDOY ESARTE, JOSEBA

47.–SALAZAR ELGUERA, MARIO

48.–SANTILLAN BARBARRUBIO, MIREN

49.–SANZ DE ACEDO MOSÉN, JULEN

50.–SOEIRO SILVA, KEVIN JAVIER

51.–SOLCHAGA IBÁÑEZ, TSEGA

52.–SOPENA SOTO, SERGIO

53.–TABERNERO MATEO, DAVID

54.–TOMÁS CRESPO, IÑIGO

55.–URZAIZ TUDELA, JAVIER

56.–VALLEJO FERNÁNDEZ, SAMUEL

2. Ebazpen hau igortzea Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzara, Gazteriaren Zuzendariordetzara, Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegora, Gazteriaren Etxeen Bulegora eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko irailaren 6an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F1911663