193. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

22/2019 FORU LEGEA, irailaren 24koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kreditu-beharrizanak estaltzeko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN BAITA NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAREN KREDITU-BEHARRIZANAK ESTALTZEKO.

HITZAURREA

Estatuak egina du jada Enplegu eta Lan Aferen Sektoreko Konferentziak emandako funtsen hasierako banaketa, hiru bloketan antolatzen dena: Enplegua, Prestakuntza eta Modernizazioa. Prestakuntzaren blokeak 12.084.797 euroko diru-sarrerak jasoko ditu.

2019ko gastuen aurrekontuaren barruan sartuta daude, besteak beste, partida hauek:

–950002-96200-2276-242102 partida, “Prestakuntza programetarako asistentzia. Sektoreko konferentzia” izenekoa.

–950002-96200-4809-242100 partida, “Prestakuntza ekintzetarako bekak. Sektoreko konferentzia” izenekoa.

–950002-96200-2279-242104 partida, “Cenifer programetarako asistentziak. Sektoreko konferentzia” izenekoa.

–950002-96200-2276-242103 partida, “Prestakuntzarako ekintza osagarriak. Sektoreko konferentzia” izenekoa.

–950002-96200-4819-242200 partida, “Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Sektoreko konferentzia” izenekoa.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kreditua handitzeko beharra du ikastetxe berekien (Iturrondo eta CENIFER) prestakuntza ekintzetarako, parte-hartzaileei prestakuntza ekintzak finantzatzeko beketarako eta ekintza osagarrietarako.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak, bere lehen paragrafoan, ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal dela, Parlamentuak zuzenketak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenak barne.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

Kreditu-gehigarri bat ematen da, 1.800.000 eurokoa, 2019ko ekitaldirako, honela banatuta:

–1.500.000 euro, “Prestakuntza programetarako asistentzia. Sektoreko konferentzia” izeneko 950002-96200-2276-242102 aurrekontuko partidarako.

–150.000 euro, “Prestakuntza ekintzetarako bekak. Sektoreko konferentzia” izeneko 950002-96200-4809-242100 partidarako.

–100.000 euro, “Cenifer programetarako asistentziak. Sektoreko konferentzia” izeneko 950002-96200-2279-242104 partidarako.

–50.000 euro, “Prestakuntzarako ekintza osagarriak. Sektoreko konferentzia” izeneko 950002-96200-2276-242103 partidarako.

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

1.800.000 euroko kreditu-gehigarri honen finantzaketa partida honetan erabilgarri dagoen kredituaren kargura eginen da: 2019ko indarreko gastu aurrekontuko 950002-96200-4819-242200 partida, “Lantegi-eskolen programak eta programa espezifikoak. Sektoreko konferentzia” izenekoa.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko irailaren 24an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F1912387