173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 2. poligonoko 1082., 676., 678. eta 679. lurzatien zati baten desafektazioarena. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Indarrik gabe uztea 2019ko otsailaren 20ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren hirugarren puntua, erabileraren lagapena arautzen duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onesten duena, ez baita behar bezala jasotzen lurzatiaren behin betiko egoera itzultze kasuan, ez eta ezartzen ere lagapenerako kanon egokia.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea 19,36 m²-ko desafektazioa, 2. poligonoko 1082., 677., 676., 678. eta 679. lurzatietan. Horren xedea da 13,2 kV-eko aireko linea baten instalazioa berritzea, 1031. lurzatian dagoen behitegia argindarrez hornitzeko; Transportes Maitxene SL da titularra, eta 20 urteko iraupena izanen du, luzagarria bi aldiz, bakoitza 5 urtez, baldintza-agiriaren arabera.

Hirugarrena.–Herri-ondasun gisa berreskuratzea 678-2 lurzatian dagoen 1204. euskarriaren 0,36 m², karga edo zamarik gabekoak. Gainera, herri-lurra lehen zegoen bezalaxe utzi behar da; horretarako, elementu guztiak kenduko dira (kableak, euskarriak, zimenduak, e.a.), materialez eta hondakinez garbitu eta landareak sartuko dira.

Laugarrena.–Lagapen hori arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria onestea, Herri-lurren Atalak 2019ko ekainaren 5ean egindako txostenari jarraikiz aldatu baita.

Bosgarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, interesdunek aztertu eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, M. Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1911256