173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Ordenantza fiskala, Udal Musika Eskolako prezioak arautzen dituena (2019-2020 ikasturtea). Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orkoiengo Udalaren Musika Eskolan 2019-2020 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aurkeztutako alegazioak ebatzirik 2019ko uztailaren 18ko osoko bilkuran, ordenantza behin betiko onesten da, eta haren testu osoa argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

ORDENANTZA FISKALA, ORKOIENGO UDALAREN MUSIKA ESKOLAN 2019-2020 IKASTURTEAN EMANEN DIREN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Kontzeptua.

1. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Ordaintzeko betebeharra.

2. artikulua.

Tasak ordainduko dira kontzeptu hauengatik: matrikula eta hilabeteko kuota.

Ordaintzeko beharra sortzen da ikastaroetan izena ematen denean edo matrikula egiten den unean berean, eta parte-hartzaileek ordaindu beharko dute.

Matrikulagatik hilabeteko kuotaren zenbatekoa ordainduko da izena ematen den bakoitzean. Hileko ordainketak egin beharko dira, ezarritakoari jarraikiz.

Bi hilabetetako kuota ez ordaintzeak ikaslearen klaseak bertan behera gelditzea ekarriko du.

Kurtsoa bukatutakoan kuotaren bat ordaindu gabe geldituz gero, berriz matrikulatzeko aukera galduko du.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua.

Matrikulazioa eta prezio publikoen kudeaketa Musika Eskolako udal egoitzetan eginen da.

Matrikularen zenbatekoa uztailean ordainduko da, plaza erreserbatu ahal izateko.

Ordainagiriak matrikulazio orrian adierazitako kontutik kobratuko dira, horretarako ezarritako egunetan. Matrikulazioari dagokion uztaileko kuota, aurkeztutako datuen arabera kobratuko da.

4. artikulua.

Matrikulatu ondoren eta ikasturte akademikoa bukatu baino lehen eskola utzi nahi dutenek eskolako zuzendaritzari adierazi beharko diote hori idazki baten bidez; testu horretan, nahi izanez gero, bajaren arrazoiak aipatzen ahalko dituzte.

Ikasleak bere borondatez uzten badu eskola, ez zaio itzuliko matrikulazioaren zenbatekoa, eskolak tokiaren erreserba egin baitu, ikasleari espazio bat esleituz irakasle baten irakastorduen barruan, eta eskolak irakaslearekin urte osorako lanbide-lotura egin baitu.

Honako hauek dira onartzen ahal diren bajak:

–Ikasleak istripu larria izatea, baldin eta horren ondorioz ezin badu bere musika-tresnak jo, betiere mediku espezialistak egindako txosten medikua aurkezturik.

–Ikasleak gaixotasun larria izatea, baldin eta galarzten badio musika-tresnak jotzea, betiere mediku espezialistak egindako txosten medikua aurkezturik.

–Ikaslearen heriotzagatik.

Baja irailaren 2a eta 5a bitarte egiten bada, ez da ordaindu behar izanen kuota gehiagorik.

Baja irailaren 6tik aurrera gertatzen bada (hori barne), ikasturte osoari dagokion kuota guztiak kobratuko dira.

Ikasturte osoaren kostua eranskineko tarifetan ezarria dago.

Tarifak honela ordaintzen ahalko dira:

–Matrikula: uztailean.

–Ikasturtea:

  • Ordainketa bakarrean, matrikulazioaren unean.
  • Hilero, 10 kuotatan banatuta.

5. artikulua.

Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta irakasgaiak hilabete naturaletan, aurreko artikuluan adierazitako daten arabera.

Tarifak aplikatzea.

6. artikulua.

Arau honen eranskineko 2. epigrafean agertzen diren hobariak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dituzte eranskinean aipatzen diren frogagiriak.

7. artikulua.

Kontzeptu bakoitzarengatik ordaindu beharreko tarifak ondoko eranskinean ezartzen dira.

ERANSKINA

1. epigrafea.–2019-2020 ikasturteko tarifa orokorra.

Indarrean jarraitzen dute 2018-2019 ikasturteko tarifek.

2. epigrafea.–Beherapenak eta horiek aplikatzeko arauak.

Tarifen apartatuan adierazten diren prezioei hobariak aplikatuko zaizkie zenbait inguruabarretan laguntzeko. Hobari horiek kuoten gainean baizik ez dira aplikatuko, inoiz ez matrikularen gainean, eta Orkoienen eta Oltza Zendeako Udalean erroldaturiko ikasleei eta erroldatu gabekoei ere aplikatu ahalko zaizkie.

–Ikasle bakoitzak beherapen mota bakarraren onura izaten ahalko du. Ikasle batek beherapen mota bat baino gehiago lortzen ahal badu, ikaslearentzat onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da.

–Familia-unitatetzat hartzen da etxebizitza berean erroldaturik dauden kideak, izena emana badute familia liburuan edo familia-unitate horretako kide direla frogatzen duen agiri ofizialean.

–Orkoiengo Udalak, zalantzazko kasuetan, eskubidea izanen du erabakitzeko ea beherapen mota bat aplikatu behar den ala ez, eta hiru motetan zein aplikatu behar den.

Hobaria duten tarifak.

–Musika eskolan bi kide matrikulaturik dituzten familia-unitateek %10eko hobaria izanen dute familia-unitatearen kuotan. Musika eskolan hiru kide matrikulaturik dituzten familia-unitateek %25eko hobaria izanen dute familia-unitatearen kuotan.

–%10eko hobaria tasetan, Orkoiengo Udalaren Musika Eskolan izena ematen duten pertsonek familia ugarikoak direla frogatuz gero.

Dokumentazioa.

Tarifa horien onuradun izateko, dokumentazioa aurkeztuko da horretarako iragarritako matrikulazio epean.

Udal ordenantzan jasotzen diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo aurkezten direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.

Behar den dokumentazioa Orkoiengo Udalaren Musika Eskolan aurkeztuko da, ondoren Orkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrera eramateko (Iturgain plaza z.g., 31160, Orkoien).

Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira adingabeak, baldin eta bereizketaren edo dibortzioaren ondorioz gurasoetako bat Orkoienen erroldaturik badago.

Egoera hori frogatu beharko da ezkontzaz kanpoko haurraren behin betiko neurriekin edo bereizketaren eta dibortzioaren epaiarekin.

Aurkezteko modua eta epea.

Tarifa horien onuradun izateko, dokumentazioa aurkeztuko da 2019-2020 ikasturteko matrikulazio epean.

Behar den dokumentazioa, matrikulazio orriarekin batera, Orkoiengo Udalaren Musika Eskolan aurkeztuko da, ondoren Orkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrera eramateko (Iturgain plaza z.g., 31160, Orkoien).

Arau hausteak eta zehapenak.

1.–Arau-hauste arinak dira ordenantza honetan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, arau-hauste astunen kalifikazioa ez dutelarik.

2.–Arau-hauste astunak dira:

–Tarifa osorik edo partez ez ordaintzea horretarako ezarritako epeetan.

–Modu bidegabean eskuratzea salbuespenak, behar diren ez bezalako tarifak edo itzultze bidegabeak.

–Arau-hausteak zehatuko dira ikaslearen klaseak bertan behera utziz.

Aplikatu beharreko zehapen prozedura ordenantza fiskal orokorraren 32. artikuluan ezarritakoa izanen da.

Ordenantza honek 2019ko irailaren 1ean hartuko du indarra, betiere haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean egun horren aurretik argitaratzen bada. Hala izan ezean, argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Nolanahi ere, berariaz aldatu edo indargabetu arte izanen du indarra.

URTEKO PREZIO PUBLIKOAK, 2019-2020 IKASTURTERAKO

MOTAK

ERROLDATUA

ERROLDATU GABEA

Musika Tailerra

276,00

551,90

Musika Hizkuntza + musika-tresna 30’ (1. eta 2. mailak)

467,50

1.475,40

Musika Hizkuntza + musika-tresna 35’ (3. eta 4. mailak)

514,40

1.676,60

Musika Hizkuntza + musika-tresna 35’ + klase kolektiboa (3. eta 4. mailak)

563,20

1.835,90

Musika Hizkuntza + musika-tresna 40’ + instrumentu-taldea (5. eta 6. mailak)

619,50

2.021,70

ADIN TARTEEN ARABERA

ERROLDATUA

ERROLDATU GABEA

18 URTETIK BEHEITI

18TIK 25 URTE BITARTE

25 URTETIK GOITI

25 URTETIK BEHEITI

25 URTETIK GOITI

Musika Hizkuntza

276,00

295,30

344,50

551,90

604,40

Musika-tresnen multzoa

276,00

295,30

344,50

551,90

604,40

Solfeo dakitenendako musika-tresnak

388,60

415,60

485,20

923,50

1.011,50

Solfeorik ez dakitenendako musika-tresnak

422,40

451,90

527,30

1.233,30

1.350,80

Musika-tresna 30’ + Musika-tresnen multzoa

467,50

500,10

583,60

1.475,40

1.615,90

Musika-tresna 40’ + Musika-tresnen multzoa

501,20

536,30

625,80

1.785,20

1.955,20

Arautu gabeko ikastaroak

422,40

451,90

527,30

1.233,30

1.350,80

Banda

69,50

69,50

76,10

69,50

76,10

Bigarren musika-tresna

%50

%50

%50

%50

%50

Iragarkiaren kodea: L1910169