173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Udaltzainburua. Izendapena

Berriozarko Udaleko alkateak, 2019ko uztailaren 24an, honako ebazpen hau (20190416 zenbakiduna) eman zuen:

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeko 29. artikuluan xedatua betetzeko, ebazten dut:

Lehena.–Juan Ceballos Itoiz Berriozarko udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langile izaerarekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta Udalaren gaur egungo plantilla organiko indardunean jasotako lansariak.

Bigarrena.–Izendapenak 2019ko ekainaren 15etik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte, tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez bada.

Hirugarrena.–Kargua alkatetza honen mende egonen da.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilera arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Berriozarren, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1911193