173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterketa Burunda kaleko 2an. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko abuztuaren 28ko Alkatetzaren 1229. Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Altsasuko Burunda kaleko 2ko xehetasun azterketa, jabeen komunitateak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1911286