173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Meatzaritza-hondakinak Jaitzen.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuak onetsi zuen Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 46. artikuluak ezartzen duenaren ondorioetarako, jendaurrean iragartzen da Jaizko Udalak eskaera bat egin duela bere udal-mugartean dauden meatzaritza-hondakin batzuk Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen B) atalaren baliabidetzat aldarrikatuak izan daitezen.

Interesdun guztiek alegazioak egin ditzakete, lehentasunez Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, edo bestela zerbitzu horretara joanda (Tomás Caballero parkea 1, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/solicitud-del-ayuntamiento-salinas-oro-declaracion-unos-residuos-mineros

Iruñean, 2019ko abuztuaren 12an.–Fernando Señas Bea Meategien Ataleko burua, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1910705