173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

125/2019 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ardaizko (Erroko udal-mugartean) goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzen baita.

2019ko martxoaren 28an, Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio baimena emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere instalazio elektriko honetarako:

–Espedientea: SAT10972 (2019-017 AP/Agr.).

–Instalazioaren xedea: 180011410 zenbakiko Ardaitz Transformazio Zentroan maniobra eta ebakitzea kentzea.

–Kokapena: Ardaitz, Erroko udal-mugartean.

–Instalazioaren ezaugarriak: euskarri berri bat ezartzea “Uharte-Egues” zirkuituko 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoan, 603 zenbakiarekin, 180011410 zenbakiko Ardaitz Transformazio Zentroaren gaineko maniobra eta ebakitzea kentzeko, eta aipatu 603 zenbakiko euskarrira eramateko. Euskarria C-2000-12/E motakoa da, loturan finkatua. Horren ondorioz, 602 zenbakiko eta 604 zenbakiko euskarrien arteko LA-56 eroalea berriz tenkatu beharko da.

–Aurrekontua: 4.033,69 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratuta 2019ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean. Halaber, eskaera Erroko Udalari ere igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan.

Separata bidali zitzaion Erroko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko apirilaren 5eko eta maiatzaren 10eko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri aurretiazko baimen administratiboa ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Fermín Manrique Larraza bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomikorako Departamentuaren Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari eta Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau Erroko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko uztailaren 12an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua, Laura Larraya Irigoyen. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1909528