173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

72C/2019 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100082012011) aztertu da. Erregistro honetan 2019ko ekainaren 17an sartu zen, 2019ko maiatzaren 22an enpresaren eta sindikatuetako ordezkariek sinatu zuten eta 2019ko ekainaren 19an zuzendu zen, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. ataletan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 16an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909652