173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

115/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuko idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako ariko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

Manu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkotza baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izatea, kasu jakin batzuetarako horrela ezarri ezean.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ordez honako organo hauetako titularrak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

b) Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzua.

c) Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzua.

2. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzura eta Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 22an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1911206