173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Guzmán Garmendia Pérez jauna Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi izendatzen duen abuztuaren 14ko 108/2019 Foru Dekretuarena.

Guzmán Garmendia Pérez jauna Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi izendatzen duen abuztuaren 14ko 108/2019 Foru Dekretuan egindako akatsaz oharturik (2019ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 16koan), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Honako hau dioen tokian:

“108/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Guzmán Garmendia Pérez jauna Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi izendatzen duena”.

Honako hau behar du:

“108/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Guzmán Miguel Garmendia Pérez jauna Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi izendatzen duena”.

Eta honela dioen tokian:

“1. Guzmán Garmendia Pérez jauna Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi izendatzea. Izendapenak 2019ko abuztuaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak”.

Honako hau behar du:

“1. Guzmán Miguel Garmendia Pérez jauna Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusi izendatzea. Izendapenak 2019ko abuztuaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak”.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 21ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F1911167