17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2018ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 3. aldaketa 2018ko ekitaldirako aurrekontuan. Horren bidez, 1.000,00 euroko kreditu transferentzia eginen da “Zarikieta mendilerroan arkeologia lanak” izeneko partidatik, sortu berri den “Pirinioetako erromatarren galtzadako lanak” izeneko partidara, 1.000,00 euroko zenbateko berberarekin. Hortaz, beharrezkoa da kreditu transferentzia bat onestea aurrekontua betearazteko 10. oinarrian xedatuari jarraikiz, zeinaren bidez arautzen baitira kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak, indarrean den aurrekontuko konprometitu gabeko beste partida batzuetako kredituetan eginiko deuseztatze edo beheititzeen ondoriozkoak, baldin eta irizten bada horien zuzkidurak murrizten ahal direla behar den zerbitzua kaltetu gabe (10. oinarria, c letra). Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 15ean, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik jaso. Beraz, bidezko da behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agoitzen, 2019ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900541