17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, Etxegabeak artatzeko udal zentroa arautzen duena. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxegabeak artatzeko udal zentroa arautzen duen ordenantza. Orobat onetsi zuen administrazio espedientea jendaurrean edukitzea, 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1816026