17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Herri-lurretako larreen aprobetxamendua

Udal honek gutun-azal itxien bidezko enkantea iragarri du, Aldea-Abaizko bazkalekuetako larreen aprobetxamendua errentamenduan emateko zortzi urteko eperako, Lergako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari men eginez.

Enkantearen hasierako prezioa urteko 2.400 eurokoa izanen da.

Eskaintzak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 13an bukatuko da, 13:00etan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Lergako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ageri da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko bilkuren aretoan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2019ko otsailaren 20an eta 2019ko otsailaren 27an, 13:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago. Egun horietan berean irekiko dira proposamenak, 14:00etan.

Lergan, 2019ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1900537