17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 39. lurzatian.
Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 39. lurzatian. Jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia argitaratu ondoan tokiko prentsan eta 2018ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14an (akats zuzenketa 2018ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ean). Epe horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betiko bilakatu da.

Horrenbestez, Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, isilbidez behin betiko onetsi du Hiri-jarduketarako plan berezia Zizur Txikiko udal katastroko 1. poligonoko 39. lurzatian, José Luis Berraondo Gurbindok eta María Luisa Revilla Martínezek sustatua.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko onetsitako hirigintza araudiarekin batera, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta ohartarazten da erabakiaren behin betiko onespenaren kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela, aukeran eta/edo ordenaren arabera, eta hurrenez hurren adierazten diren epeetan, hau argitaratu eta biharamunetik hasita: berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2018ko azaroaren 22an.–Alkate-udalburua, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1815069