17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Arau Subsidiarioen egiturazko determinazioen aldaketa.
Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2018ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Planeamendurako Arau Subsidiarioen antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa, hiri lurzorua murrizteko. 3. poligonoko 557. lurzatian du eragina. Julio Duque Suescun da espedientearen sustatzailea.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berbintzanan, 2018ko abenduaren 24an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1816010