167. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzi ordezkarien izendapena

DAL 21-JUN-19 (12/AL).

“Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta 2019ko ekainaren 21eko Udal-antolaketari buruzko dekretuan ezarritakoarekin,

honako hau XEDATZEN DUT:

1. Bertan behera uztea Zinegotzi ordezkariak izendatzeko 2019ko ekainaren 15ean emandako DAL 15-JUN-19 (3/EL) Dekretua.

2. Honako zinegotzi hauek izendatzea, 2019ko ekainaren 21eko Udal Antolamenduari buruzko Dekretuak alor bakoitzari atxikitako gaiak kontuan hartuta, zein eskumenetarako eskuordetuak izan eta horiek gauzatzeko:

–Ana Elizalde Urmeneta andrea, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Zinegotzi Ordezkaria.

–María Echávarri Miñano andrea, Zerbitzu Orokorretako Zinegotzi Ordezkaria.

–Javier Labairu Elizalde jauna, Herritarren Segurtasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–Fernando Sesma Urzaiz jauna, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Zinegotzi Ordezkaria.

–María García Barberena Unzu andrea, Kultura eta Berdintasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–María Caballero Martínez andrea, Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria.

–Juan José Echeverría Iriarte jauna, Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–Fermín Javier Alonso Ibarra jauna, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–Carmen Alba Orduna andrea, Turismoko Zinegotzi Berezia.

–Arturo Lecumberri Martínez jauna, Gazteriako Zinegotzi Berezia.

–Cristina Martínez Dawe andrea, Berdintasuneko Zinegotzi Berezia.

–Fernando Aranguren Reta jauna, Kiroleko Zinegotzi Berezia.

3. Alkatetza-dekretu honek onetsi eta biharamunean hartuko du indarra.

4. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere”.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1910500