157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hirigintzako kudeaketa-hitzarmena, UO-39 exekuzio unitateari dagokiona. Behin betiko onespena

Hasiera batean onetsi zen Hirigintzako kudeaketa-hitzarmenaren proposamena, Uharte-Arakilgo Udalaren eta Extru SAren artean, Uharte-Arakilgo UO-39 exekuzio unitateari dagokionez. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, Uharte-Arakilgo Udalak 2019ko uztailaren 29ko bilkuran hitzarmena behin betiko onetsi zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharte Arakilen, 2019ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1910418