157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

2019ko abuztuaren 10etik 21era bitartean herritik kanpo egonen naizenez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz.

EBAZTEN DUT:

1.–Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak udaleko lehen alkateorde Joseba Vizuete Ascargorta jaunaren esku uztea, 2019ko abuztuaren 10etik 21era, biak barne.

2.–Eskuordetza hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

4.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Olaztin, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1910572