157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa UAU 3.2 unitatearen mugapenean. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2019ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Plan Orokorraren UAU 3.2 unitatearen mugapenean. Lakuntzako Udalak sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan epe horretan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1910493