157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Lehen alkateordearen izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 41. eta 46. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz (2586/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa), ezarri egiten da alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela alkateordeak, tokiko gobernu batzarreko kideen artean.

Izanik, gaurko egunean oraindik ere ez direla izendatu tokiko gobernu batzarreko kideak.

Izanik, halarik ere, komenigarria eta beharrezkoa dela bederen lehen alkateordea izendatzea, alkateak behar izanez gero ordezkoa izanen duela ziurtatzeko.

Kontuan hartuz, alkateordeak alkatetzaren ebazpenaren bidez izendatu behar direla, eta osoko bilkurari izendapenaren berri eman behar zaiola lehenbiziko bilkuran, eta, gainera, ebazpena banan-banan jakinarazi behar zaiela interesdunei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Tokiko egungo legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Iñaki Crespo San José Uharteko Udaleko lehen alkateorde izendatzea .

Bigarrena.–Oroitaraztea beren eginkizunak indarra duen legerian xedatutakoari lotu beharko zaizkiola.

Hirugarrena.–Dekretu hau izendatuari jakinaraztea eta izendapena argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ezertan ukatu gabe indarra hartuko duela ebazpen honen sinadura dataren biharamunean.

Laugarrena.–Honen berri ematea udaleko osoko bilkurari eta interesdunari.

Uharten, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: L1910624