157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

Goizuetako Udaleko Alkateak, 2019ko abuztuaren 7an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren abuztuaren 20tik 30a bitartean herritik kanpo egongo naizenez, Toki Entitateetako antolamendu, funtzionamendu eta erregimen juridikoa arautzen duen erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 47. artikuluek ezarritakoaren arabera,

ERABAKI DUT

Lehena: Alkateorde den Alaitz Eskudero Bergarari eskuordetzea Alkatetzari dagozkion eskumen guztiak, nire absentziak iraun bitartean, abuztuaren 20tik 30a bitarte.

Bigarrena: Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Goizuetan, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1910507