157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak aho batez, Idazkari-Kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2019ko uztailaren 30ean ospatutako osoko bilkuran, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da, Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2019ko uztailaren 31n.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L1910423