157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Udalkideen ordainsariak

Etxalarko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

1.–Udalkideendako kalte-ordainen eta konpentsazioen araubidearen oinarria izatea abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legea eta dagozkion eguneratze eta lege-aldaketak (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzearen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-
ekitaldietarako).

2.–Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela ebaztea, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ordainsarien arloan urtero ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3.–Udalbatzako kideen ordainsarien banaketa onartzea, hautetsitako karguan aritzeagatik, xehetasun hauekin:

a) Alkatea: 600,00 euro hilabetean.

b) Alkateordea: 200,00 euro hilabetean.

c) Gainerako zinegotziak: gainerakoa, Udalak jasotako konpentsazioa agortu arte.

4.–Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Etxalarren, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1910429