157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan izateagatik

2019ko abuztuaren 6an, Baztango Udaleko alkateak 97/2019 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2019ko abuztuaren 7tik abuztuaren 11ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Baztanen, 2019ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1910506