157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Musika eta Dantza Eskolako plantilla organikoan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2019ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Musika eta Dantza Eskolako plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2019ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1910509